-heim

Mannheim, Alemania.

-heim herrialde germanikoetako toponimian agertzen den atzizki ohikoa da.

Azalpena

Euskal toponimiako -ain eta -oze amaierek bezala, izaera patronimikoa dute toki izen hauek; hau da, pertsona-izen bati atxikitako atzizkia izan ohi da. Adibidez, Gabsheim toponimoa honela analizatu da, Gaisbot + es + heim. 'es' marka genitiboa delarik, Gaisbot-en etxe edo etxaldea[1]. Heim etxea da alemanez, eraikinaren zentzuan baino adiera zabalagoan.

Aldaerak eta adibideak

-heim izeneko lekuak agerui dira batez Eskandinavia hegoaldean, Alemaniako mendebaldean.

Aldaerak ere baditu amaiera honek;

  • -heim, -heimen, -heym, -haim, -haimen: Mannheim, Trondheim, Mülheim.
  • -ham, -am, -kam (Bavarian -ingheim zaharrago baten laburdura gisa):
  • -hem, -em (behe-alemanieraz)
  • -um (Frisian bereziki, eta behe-alemanieraz): Husum, Borkum.

Erreferentziak

  1. «Gabsheim Namendeutung» www.gabsm.de (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q158630
  • Wd Datuak: Q158630