1956ko Hungariako Iraultza

1956ko Hungariako Iraultza
Gerra Hotza
Suntsitutako T34-85 sobietar tankea Budapesten
Data1956ko urriaren 23a – azaroaren 10a
Lekua Hungaria
EmaitzaSobietarren garaipena, Iraultza suntsitua
Gudulariak
Sobietar Batasuna;
ÁVH
Hungariar iraultzaileak
Buruzagiak
Ivan Konev Imre Nagy
Pál Maléter
Indarra
31.550 soldadu,
1.130 tanke
Ezezagunak, zibilak eta milizianoak
Galerak
(Sobietarrak bakarrik)
722 hildako
1.251 zauritu[1]
2.500 hildako (est.)
13.000 zauritu (est.)[2]

1956ko Hungariako Iraultza (hungarieraz: 1956-os forradalom edo felkelés) Hungariako Herri Errepublikaren gobernuaren eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak inposatutako politiken aurkako matxinada nazionala izan zen, 1956ko urriaren 23 eta azaroaren 10ren artean iraun zuena[3].

Historia

1956ko urriaren 23an, milaka lagun bildu zituen ikasleen manifestazio batek Budapest zeharkatu zuen. Haien eskariak zabaltzeko, Irrati Nazionalaren eraikinean sartzen saiatu ziren, baina ÁVH polizia sekretua tiroka hasi zen. Manifestari batzuek armak eskuratu eta erantzun zieten. Manifestazioa armatutako matxinada bihurtu zen. Egunsentirako sobietar tankeek Budapesteko kaleak hartu zituzten[4]. Laster, matxinada herrialde osora zabaldu zen; hungariar iraultzaileek miliziak antolatu eta ÁVHri zein sobietar tropei aurre egin zieten.

Matxinadak András Hegedüsen gobernua erorarazi zuen. Urriaren 28an Imre Nagy lehen ministro izendatua izan zen, eta agintari estalinistek (András Hegedűs, Ernő Gerő, István Kovács) Sobietar Batasunera ihes egin zuten. Gobernu berriak matxinatutakoen eskarietako batzuk onartzeko prest zegoela adierazi zuen[4]; besteak beste, ÁVH desmobilizatu eta Hungaria Varsoviako Itunetik aterako zuela jakinarazi zuen. Urriaren bukaerarako ia ez zen borrokarik eta egoera normaltzen hasia zen[5].

Hasieran negoziatu nahi zuela esan zuen arren, sobietar Politburoak iritziz aldatu eta iraultza suntsitzea erabaki zuen. Beraz, azaroaren 4an, sobietar armadak Budapest eta Hungariako beste eskualde batzuk inbaditu zituen[6]. Nagyk Jugoslaviako enbaxadan babes hartu zuen, eta SESBen sostengua zuen János Kádár-ek gobernuburu izendatu zuen bere burua. Hungariar erresistentziak azaroaren 10era arte eutsi zuen. Borroketan 2.500 hungariar eta 700 sobietar hil eta 200.000 erbesteratu ziren. Hurrengo hilabeteetan errepresioa nagusitu zen.

Hurrengo 30 urteetan hungariarrek ezin izan zuten ekintza hauek publikoki eztabaidatu baina 1989an, Hungariako Hirugarren Errepublika ezarri zenean, urriaren 23 festa egun bilakatu zuten.

Erreferentziak

  1. Györkei, Jenõ; Kirov, Alexandr; Horvath, Miklos. (1999). Soviet Military Intervention in Hungary, 1956. New York: Central European University Press, 350 or. ISBN 963-9116-35-1..
  2. UN General Assembly Special Committee on the Problem of Hungary (1957)
  3. Sebestyen, Victor. (2006). Twelve Days: The Story of the 1956 Hungarian Revolution. New York: Pantheon ISBN 0-375-42458-X..
  4. a b Rainer, János. 1956 – La revolución húngara en la historia de Europa. mfa.gov.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-25).
  5. Zinner, Paul E.. (1962). Revolution in Hungary. Books for Libraries Press ISBN 0-8369-6817-4..
  6. Napolitano, Giorgio. (2005). Dal Pci al socialismo europeo. Un'autobiografia politica. Laterza ISBN 88-420-7715-1..


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q164348
  • Commonscat Multimedia: Hungarian Revolution of 1956 / Q164348

  • Identifikadoreak
  • GND: 4127049-6
  • LCCN: sh85063068
  • NKC: ph122711
  • NARA: 10640868
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q164348
  • Commonscat Multimedia: Hungarian Revolution of 1956 / Q164348
  • i
  • e
  • a
Herrialdeak
Gertakizunak
1945-49: Jaltako Batzarra  • Potsdamgo Batzarra  • Irango krisialdia  • Txinako Gerra Zibila  • Truman doktrina  • Greziako Gerra Zibila  • Marshall Plana  • Berlingo Blokeoa
1950-59: Koreako Gerra  • 1953ko ekainaren 17ko matxinada  • Hungariako Iraultza  • Suezko Gerra  • Vietnamgo gerra
1960-69: Sino-sobietar zisma  • U-2ren krisia  • Guatemalako Gerra Zibila  • Cochinos Badiako Inbasioa  • Kubako Krisialdia  • Berlingo harresia  • Pragako Udaberria  • SALT I  • Ekintza Egitasmoa  • Nigeriako Gerra Zibila
1970-79: SALT II  • Angolako Gerra Zibila  • Afganistango sobietar inbasioa
1980-89: Defentsa Estrategikorako Ekimena  • Grenadako inbasioa  • Solidarność  • Glasnost  • Perestroika  • Berlingo harresiaren gainbehera  • Belusezko Iraultza  • Errumaniako Iraultza
1990: Sobietar Batasunaren desegitea  • Alemaniaren birbateratzea
Protagonistak
NATO  • Varsoviako Ituna
AEBetako presidenteak: Truman  • Eisenhower  • Kennedy  • Johnson  • Nixon  • Ford  • Carter  • Reagan  • Bush
SESBeko buruak: Stalin  • Malenkov  • Khrustxev  • Brezhnev  • Andropov  • Txernenko  • Gorbatxov
Europako agintari nagusiak: Winston Churchill  • Charles de Gaulle  • Josip Broz Tito  • Imre Nagy  • Willy Brandt  • Nicolae Ceauşescu  • Alexander Dubček  • Todor Zhivkov  • Erich Honecker
Joan Paulo II.a  • Margaret Thatcher  • Lech Wałęsa
Amerikako eta Asiako agintari nagusiak: Mao Zedong  • Chiang Kai-shek  • Kim Il-sung  • Ho Chi Minh  • Fidel Castro  • Che Guevara
Erlazionatutako
artikuluak
Historia
Hungaria
Artikulu hau Hungariako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.