1957ko Kontxako Bandera

1957ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 3
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1957ko irailaren 1a
Amaiera 1957ko irailaren 18a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Aginaga
Txapeldunordea Euskal Herria San Juan
← 1956
1958 →

1957ko Kontxako Bandera (Banderaren 62. ekitaldia, garai hartan 55. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 18an jokatu zen, eta Aginagako Txitxardin Zale Elkarteak bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

San Juan eta Orioren arteko lehia espero zen, baina mirotzek ez zuten trainerurik aurkeztu. Batzuek diote galtzeko beldurragatik izan zela, besteek diote Aginagako arraunlariak beti izan direla Orioko traineruan eta hauentzako omenaldi gisa atera zela Aginaga izeneko trainerua. Edozelan ere, Aginagaren traineruan hiru arraunlari baino ez ziren herrikoak, gainontzeko gehienak oriotarrak ziren.

1955eko estropada eremua mantendu eta hiru ziabogatara antolatu zen. Lehenengo jardunaldia arazorik gabe jokatu zen, eta Aginagak hiru segundo eskaseko abantailaz irabazi zuen. Bigarren igandean itsaso oso txarra zela-eta asteartera, hilaren 10era atzeratu zen. Aginagak irabazi zuen berriz ere, baina San Juan Aginagaren baliza barnerantz mugitu izanaz kexatu eta epaileek estropada baliogabetu zuten. Asteazkenean, hilaren 11n, zen estropada errepikatzekoa baina itsaso txarrak balizak ongi jartzea zaildu zuenez hirugarren aldiz atzeratu zen estropada. Azkenean hilaren 18an jokatu eta Aginagak 26 segundu atera zizkien sanjuandarrei.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Aginaga (Txitxardin Zale)
Euskal Herria Pasai Antxo
Euskal Herria San Juan
?
?
?
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Bixente Lujanbio
Jose Angel Lujanbio

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Aginaga 22:57:4/5 21:18:2/5 44:16:1/5
-
2 San Juan 23:00:2/5 21:44:2/5 44:44:4/5 + 0:28:3/5
3 Pasai Antxo 25:17:1/5 22:10:3/5 47:27:4/5 + 3:11:3/5

Tripulazio irabazlea

  • |Txitxardin Zale Elkartea
    • Patroia: Ramon Arreseigor "Trabuko"
    • Arraunlariak:


Donostia Kontxako Banderak Donostia

1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 18891890189118921894189518961897189818991900190119031906190919101911191519161917191819191920192119221923192419251926192719281929193019311932193319341935193919401941194219431944194519461947194819491950195119521953195419551956 • 1957 • 195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972197319741975197619771978197919801981198219831984 198519861987198819891990199119921993199419951996199719981999200020012002200320042005200620072008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222023

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16515849
  • Wd Datuak: Q16515849