A68 izozmendia
A68 izozmendia 2017ko uztailaren 10a eta 12a bitartean Antartikako Larsen C izotz-plataformatik askatu zen izozmendi erraldoia da. Izotz-puskaren haustura NASAren Aqua sateliteko MODIS tresnaren bidez atzeman zuten zientzialariek. Gaur-gaurkoz, historia osoan aurkitu eta ezagutu izan diren izozmendirik handienetako bat da.[1] Izan ere, zientzialariek kalkulatu dutenez, izozmendia kontinentetik askatu zen unean gutxi gorabehera 5.800 km² eta bilioi bat tona zituen.[2][3]
Izena
Ameriketako Estatu Batuetako Izotzaren Zentro Nazionalak izozmendiari A-68 izena jarri zion.
Galeria
- A68 izozmendiaren sorlekua. 2016ko azaroaren 10eko irudi honetan ikus daiteke arrakala bat Larsen C izotz plataforman.
- Antartikako erdiuharteko izotz-plataformak erakusten dituen mapa. Bertan ageri dira Larsen A, B, C eta D izotz-plataformak.
Erreferentziak
- ↑ «Inoizko izozmendi handienetako bat askatu da Antartikan» Berria 2017-07-12 (Noiz kontsultatua: 2017-07-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) O'Leary, M.; Luckman, A.; Project MIDAS. (2017-07-12). Larsen C calves trillion ton iceberg. (Noiz kontsultatua: 2017-07-12).
- ↑ Zupiria, Pello. (2017-07-13). «Historiako iceberg handienetakoa askatu da, Antartikako penintsulan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-13).
Kanpo estekak
- Datuak: Q32948340
- Multimedia: Iceberg A-68 / Q32948340