Abdullah Al-Rashidi

Abdullah Al-Rashidi

(2021)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKuwait, 1963ko abuztuaren 21a (60 urte)
Herrialdea Kuwait
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Parte-hartzailea
  • 1994ko Asiako Jokoak
    1998 Asian Games (en) Itzuli
    2006 Asian Games (en) Itzuli
    2010 Asian Games (en) Itzuli
    shooting at the 1996 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (42.)
    shooting at the 2000 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (14.)
    shooting at the 2004 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (8.)
    shooting at the 2008 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (7.)
    shooting at the 2012 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (21.)
    shooting at the 2016 Summer Olympics – men's skeet (en) Itzuli (3.)
    Tiroa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan - Gizonezkoak plater-tiroketa (3.)
Pisua84 kilogramo
Altuera1,83 metro

Olympic.org: abdullah-alrashidi Edit the value on Wikidata

Abdullah Al-Rashidi (1963ko abuztuaren 23a) kuwaiteko kirol tiratzailea eta hiru aldiz munduko txapelduna da.[1] 1996, 2000, 2004, 2008, 2012, 2016 eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte,[2] eta brontzezko dominak irabazi zituen gizonezkoen skeet-ean, plater-tiroketan, 2016an eta 2020an.[3]

Lorpenak

Abdullah Al-Rashidik hiru urrezko domina irabazi zituen Munduko Tiro Txapelketan, 1995, 1997 eta 1998an eta 2011n brontzezko domina lortu zuen. 1989az geroztik lehian, Munduko Kopako lau probetako irabazlea ere bada. Sei urrezko eta zilarrezko hiru domina ditu Asiako Tiro Txapelketan eta bi urrezko eta zilarrezko domina bat Asiako Jokoetan.

2016ko Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan , Al-Rashidi "kirolari olinpiar independente" gisa lehiatu zen, Kuwaiti Olinpiar Jokoetan parte hartzea debekatu zuelako KOIk, gobernuak kirolean esku hartzeagatik.[4] Sailkapen erronda irabazi zuen, laugarren sailkatu zen finalerdietan eta brontzezko dominaren partida irabazi zuen Mikola Milchev ukraniarraren aurka, 2000. urtean Sydneyko irabazlea zena.

Olinpiar independente izateak bere selekzioaren uniformea janztea ahalbidetu ez zuenez, hedabideen arreta jaso zuen Arsenal FC-ren entrenamendu-kamiseta soinean hartzeagatik bera jarraitzailea ez zen arren.[5]

Al-Rashidik bere bigarren brontzezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion, oraingoan bai Kuwait ordezkatuz.

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 03 !3. postua, brontzezko domina Plater-tiroketa
2020 Tokio  Japonia 03 !3. postua, brontzezko domina Plater-tiroketa
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1995 Nikosia Zipre Zipre 01 !1. postua, urrezko domina Plater-tiroketa
1997 Lima Peru Peru 01 !1. postua, urrezko domina Plater-tiroketa
1998 Bartzelona Katalunia Katalunia 01 !1. postua, urrezko domina Plater-tiroketa
2011 Belgrad Serbia Serbia 03 !3. postua, brontzezko domina Plater-tiroketa

Olinpiar Jokoetako emaitzak

Urteea 1996 2000 2004 2008 2012 2016 2020
Plater-tiroketa (gizonak) T-42 T-14 T-8 T-7 21. 03 !3. postua, brontzezko domina 03 !3. postua, brontzezko domina

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Athletes - The Heart of the Olympic Movement | IOC» International Olympic Committee 2021-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. «Abdullah Al-Rashidi Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  3. «OCA » Al-Rashidi wins bronze for Kuwait at seventh Olympic Games» ocasia.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  4. «Rio 2016: Proud Fehaid Al Deehani rejects IOC – ‘I will only carry the Kuwait flag’» The National 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  5. (Ingelesez) «Shooter wears Gunners shirt on way to skeet medal» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4665927
  • Commonscat Multimedia: Abdullah Al-Rashidi / Q4665927

  • Kirolariak
  • COI: abdullah-alrashidi
  • Wd Datuak: Q4665927
  • Commonscat Multimedia: Abdullah Al-Rashidi / Q4665927