Aizarna

Aizarna
 Euskal Herria
Aizarnaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaZestoa
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°14′05″N 2°13′31″W / 43.23472°N 2.22528°W / 43.23472; -2.22528
Garaiera230 metro
Demografia

Aizarna[1] Zestoako (Gipuzkoa) auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 276 biztanle zituen.

Inguru naturala

Geografikoki, Aizarna jatorri karstikoko sakonune endorreiko txiki batean kokatuta dago, Hernio-Gazume (1078 m) mendizerraren iparrean, Urola ibaiaren beheibilgutik hurbil[2].

Aizarnako zenbait lur, Granada edo Altzolaras erreka aldeko arroila bereziki, Pagoetako natura parkean kokaturik daude. Aizarnan dago Pagoetako natur-parkearen, hagin populaziorik handiena, Euskal Herriko zein Iberiar Penintsula mailan, Ernio mendiaren populazioekin batera [3].

Historia

Idatzizko erreferentziarik zaharrena 1212koa da eta "Aycarna" moduan agertzen da. 1383 jaso zuen carta puebla agiria, Joan I.a Gaztelakoa erregeak emanda.

XIV. mendean Aizarnatik Zestoa sortu zuten, orduan "Santa Cruz de Cestona" deitutakoa, Urola ibaiaren ertzetan. Denboran aurrera, herrigune nagusia bihurtu zen azken hau.

XVIII. mendean errege bidea igotzen zen herrira, gaur egun GI-317 errepidea dena. 1821ean banandu zen auzoa Zestoatik, eta udaletxe propioa eduki zuen 2 urtez. Ordutik udalerri berean mantendu dira. 1860an burdinola eta irina egiteko errota zeuden, ekonomikoki oso garrantzitsuak izan zirenak auzorako.

Ondarea

  • Amaldako leizea.
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Aizarnako parrokia.
  • Altzolaras jauregia: Zestoako jauregi gotikoa, agur egun hondatuta.
  • San Joan Bataiatzailearen baseliza.
  • Santa Engrazia baseliza.
  • San Martin baseliza.

Demografia eta biztanleria

Aizarnako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
308 306 295 285 275 289 280 276

Aizarnar ezagunak

Iruditegia

  • Eliza eta plaza.
    Eliza eta plaza.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Rodriguez Lejarza, Ander; Narbarte Hernández, Josu. (2019). «Euskal Herriko landakomunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 111): 27–38. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  3. https://web.archive.org/web/20160408162627/http://www.berria.eus/paperekoa/1812/046/001/2014-09-30/haginari_balioa_ematen.htm

Kanpoko loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Aizarnari buruzko artikuluak
  • Herriko eskolaren bloga.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8192409
  • Commonscat Multimedia: Aizarna / Q8192409

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00160/eu_a_1609/a1609
  • Wd Datuak: Q8192409
  • Commonscat Multimedia: Aizarna / Q8192409


Zestoako auzoak

Aizarna • AkuaArroa beheaArroa goiaBedua • Endoia • Etorra • IbañarrietaIraetaLasaoTxiriboga