Alkali

Kimikan, alkalia (arabieratik: Al-Qaly القلي, القالي) elementu metaliko alkalino edo lurralkalino baten gatz ioniko basikoa da. Alkalien ezaugarri nagusia da uretan disolbatzen diren konposatu basikoak (7.0 baino handiagoa den pH-dun konposatuak) direla. Askotan, alkalino izenondoa base hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da, batez ere base disolbagarrietan hitz egitean. Izan ere, Arrhenius-ek azidoen eta baseen arteko erreakzioen inguruan zuen teoria jarraitzen zuten lehen base ezagunak alkaliak izan ziren. Brønsted-Lowry teoria sortu zenetik, alkali hitza goian aipatutako definizioaren barruan sartzen diren gatzak soilik izendatzeko erabiltzen da.

Propietateak

Alkalien ur-disoluzioek hainbat ezaugarri komun dauzkate:

  • Disoluzio kontzentratu samarrek (10-3 M gainetik daudenek) 10etik gora dagoen pH-a daukate. Honek esan nahi du fenolftaleina gardenari arrosa kolorea ematen diotela.
  • Disoluzio oso kontzentratuak substantzia kaustikoak dira (erredura kimikoak eragiten dituzte).
  • Disoluzio alkalinoak irristakorrak edo xaboitsuak dira, azaleko gantz azidoen saponifikazioaren ondorioz.
  • Alkaliak uretan disolbagarriak dira normalean, nahiz eta zenbait substantzia, esaterako bario karbonatoa, soilik disolbatzen diren ur-disoluzio azidoetan.

Gatz alkalinoak

Gatz basiko asko gatz alkalinoak dira, adibidez:

  • sodio hidroxidoa ("soda kaustiko" ere deritzo)
  • potasio hidroxidoa ("potasa kaustiko" ere deritzo)
  • lixiba (aurrekoei deitzeko termino generikoa da)
  • kaltzio karbonatoa (bere izen arrunta "karea" da)
  • magnesio hidroxidoa alkali bitxia da: base ahula da (ezin da fenolftaleinaren bidez detektatu) eta uretan gaizki disolbatzen da

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q485742
  • Identifikadoreak
  • NDL: 00560340
  • AAT: 300011723
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000468
  • Wd Datuak: Q485742