Anai Artea

Anai Artea Lapurdin sortutako elkarte humanitarioa da. Haren helburua Hego Euskal Herritik ihes egindako euskal erbesteratuei eta presoei eta haien familiei laguntzea da. Zenbait egoeretan bitartekari lana egi zuen. 1969an sortu zen eta haren egoitza Donibane Lohizunen dago. Lehen lehendakaria Telesforo Monzon izan zen. 2004an Jean Fagoagak bete zuen kargu hori. Ideologikoki euskal nazionalismotik gertu ibili da beti.

Lehen partaideak

Anai Artearen omenaldia (Sarako Idazleen Biltzarra, 2021)

Elkartearen lehenego partaideak hauek izan ziren:

  • Piarres Lartzabal
  • Telesforo Monzon
  • Jean Barrenetche
  • Angel Arregi
  • Jean Larregain
  • Jean Fagoaga
  • Paul Fagoaga
  • François Etchezaharreta
  • Pierre Halsouet

Bitartekaritza lanak

Gutxienez egoera batean lan hori egin zuten, hau da, Eugen Beihl Shaeffer Alemaniako ohorezko kontsularen bahiketa Donostian, 1970ean.

Argitalpenak

  • Joseba Elosegi: Quiero morir por algo. Bordele, 1971. 327 or.
  • Las actas de Txiberta, Xibertako elkarrizketei buruzkoa, ISBN: 978-2-9507461-1-5[1]

Erreferentziak

  1. http://anai-artea.com/IMG/pdf/las_actas_de_Chiberta.pdf

Kanpo loturak

  • Webgune ofiziala.
  • (Gaztelaniaz):Auñamendi Entziklopedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070453
  • Wd Datuak: Q61070453