Andoni Olivares

Andoni Olivares
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Santutxu, 1958ko maiatzaren 4a (66 urte)
Jarduerak
JarduerakPrograma Zuzendaria
Enplegatzailea(k)Bilboko Udala
Arriaga Antzokia
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia

Andoni Olivares Ijalba (Santutxu, Bilbo, 1958) Arriaga Antzokiko programazio-zuzendaria eta ekoizlea da.[1] [2] Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea da.[3] Antzerkiko ekoizle eta kudeatzaile gisa ibilbide luzea egin du 2002az geroztik, Arriaga Antzokiko Programazio Zuzendaria da. Antzoki horren lehen programazioaren arduraduna izan zen 1986an, eta, gainera, ekoizle gisa hogeitik gora antzezlanetan parte hartu du, 2003tik gaur egun arte.[3]

Bizitza

1978an Bilboko lehen Aste Nagusia antolatu zenean Begoñako Mahats-Herri konpartsa sortzen parte hartu zuen eta Bilbo mailako Jaietako Azpibatzordean ere bai. Hurrengo urteetan, 1979an 1980an eta 1982an Aste Nagusiko Jai Batzordeko kidea izan zen, Mahats Herriko konpartsako kide moduan. Eta konpartsa desegin zenean 1983 eta 1987 urteen artean Aste Nagusiko programazio osoa (kaleko antzerkia barne) koordinatu zuen Udalaren eta Jai Batzordearen artean.[3]

Bilborock

Aldi berean Euskadiko Antzerki Egonkorraren Programazio Batzordeko kidea ere izan zen 1984 eta 1985ean, hasieran orduko Albeniz Antzokian, eta gero 1987ra arte Aiala Antzokian. Gainera, tarte horretan programazioaren arduraduna izan zen Arriaga Antzoki ireki berrian ere, lehen lau hilabeteetan.[3]

Gero, publiko gaztea antzokietara erakartzeko asmoz, 2001era arteko “Antzerkigintzan” kanpainaren asmatzaile eta kudeatzalea izan zen, obra hauek taularatu zituztela: 1989an "Alias Moliere" Ramón Barea zuzendariarekin; 1990ean "Woyzeck" Adolfo Fernandez zuzendariarekin; eta 1992an "La espada de Pendragón /Pendragonen ezpata". Lander Iglesias zuzendariarekin. Azken antzezlan horrek Ercilla saria jaso zuen.[3]

1997tik 2001era, Bilborock Kultur Etxea diseinatu, bultzatu eta kudeatu zuen. Sorkuntza-zentro bihurtu zuten ordura arte La Merced eliza zaharra izan zena.[3]

Antzerki produkzioa

Arriaga Antzokia Bilbon
Antzokiaren auditoriuma

Hainbat lan taularatzen lagundu du, besteak beste hauek:

  • 2003: "Los sobrinos del capitán Grant” y “La tienda de la esquina”.
  • 2004: "El Caserío”, “Creation (Biarritzeko balleta)”, ”Il mondo della luna” “El Rey se muere” y “En tierra de nadie”.
  • 2005: ”Elizabeth I, el último viaje de la Reina”, ”Blancanieves”.
  • 2006: "Hamlet”, “La tempestad”, ”La noche herida por el rayo, ballet”.
  • 2007: "Aventura en el teatro”.
  • 2008: "Katiuska”.
  • 2009: "Emma”, “Pobres bestias”, ”Les mamelles de Tiresias”, ”Chateau Margoux y La Viejecita” “Bilbao, Bilbao”.
  • 2010: “Mirentxu”, "El barberillo de Lavapies”, ”L’isola desabitata”, ”19.30”, “L’incoronazione di Poppea”, “Fin de partida”, “La espera”, “Ni fu ni fa”.
  • 2011: "El Caserío, nueva producción”, ”Beaumarchais”, ”La avería”, ”Burnia de Aukeran”, ”Les enfants terribles”, “El Duo de la Africana”, "il secreto di Susanna y la voix humane".
  • 2012: “Soinujolearen semea / El hijo del acordeonista”, "Intxaur-hauskailua (balleta)", “De ratones y hombres”, “La corte de faraón”, “Entre Sevilla y Triana”.
  • 2013: ”Komunikazioa-Inkomunikazioa (Kukai)”, "Naturaleza muerta en la cuneta”, “Il mondo della luna, nueva producción”, "Los enamorados".
  • 2014: "El Juez”, “L’equivoco estravagante”, “Pipi bailarina”, "La Gaviota".
  • 2015: ”Aureo (Dantzaz)”,[4] "Casa de muñecas”, “Amour”, "La viuda alegre"
  • 2016: "Uda-gau bateko ametsa /El sueño de una noche de verano"
  • 2017: "Obabakoak", "Los esclavos felices", "L’Orfeo"
  • Maitasunaren Itxiera (2021) Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoi
    2018: "Hiru emakume / Tres mujeres", "Johannes Passion", "Garai Zekenak/Tiempos mezquinos"
  • 2019: "Macbeth", "Mendi Mendiyan", "Dido&Eneas", "El amor brujo-Siete canciones españolas", "Waiting (La espera)"
  • 2020: "Sisiforen paperak",[5][6][7] "Ama Kuraia / Madre Coraje"[8][9][10]
  • 2021: "Maitasunaren Itxiera", "El viaje a ninguna parte", "Faces",[11] "Los siete pecados capitales", "Erwartung",[12] "Weihnachtsoratorium/Gabonetako oratorioa/Oratorio de Navidad"[13]
  • 2022: "Erresuma/Reino/Kingdom",[14] "Moto - Membra Jesu Nostri",[15] "Tarara", "La cazadora de mitos", "Ay babilonio que mareo", "Luis Mariano", eta laguntza (produkzioa ez) "Sagastitarrak" antzezlanean.[16]
  • 2023: "Sciface", "L’amore castrato", "La lucha por la vida", "Caín overo il primo omicidio", "Orgya", "Festen"[17]
  • 2024: "Guridi magical bidaia" eta "Saturraran"
Sisiforen paperak antzezlanaren aktore batzuk (2020). Euskaldunon Egunkariaren itxieran libreki inspiratutako antzezlana.[18]

Sariak

  • 2023: Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen Arriaga Antzokiaren izenean. Saria jaso zuten José Ignacio Malaina zuzendari kudeatzaileak eta Andoni Olivares programazioko zuzendariak. Epaimahaiak nabarmendu zuenez, Arriaga Antzokiak Bilbon ikuskizun handiak eskaintzeaz gain, ekoizpen propioko lan garrantzitsua ere egiten du.[1]
  • 1992: Ercilla saria jaso zuen "La espada de Pendragón /Pendragonen ezpata" antzezlanak. Obra hori Olivaresek asmatu eta kudeatzen zuen “Antzerkigintzan” kanpainaren barruan taularatu zen Lander Iglesias-ek zuzendaritzapean.[3]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2023-11-27). «El Teatro Arriaga recibe la Medalla de Oro de las Artes Escénicas» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Arriaga Antzokia» Redescena (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  3. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Olivares, Andoni. Académicos. Academia de Artes Escénicas de España. .
  4. Antzokia, Teatro Arriaga. «Dantzaz Konpainia: Áureo» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. Antzokia, Teatro Arriaga. «SISIFOREN PAPERAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  6. Fernandez, Harri. (2021-01-28). «Sisiforen Paperak | Harkaitz Cano: "Ahots kordak moztu izan balizkidate bezala gogoratzen dut 'Egunkaria'-ren itxiera"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  7. NAIZ. (2020-11-19). ««Sisiforen paperak», ‘Egunkaria’ auzian oinarritzen den antzezlana estreinatu da Gasteizen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  8. Ereñaga, Amaia. (2020). «Bertolt Brecht-en tokiko «Ama Kuraia» indartsuaren alde apustua egin du Arriaga antzokiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  9. Antzokia, Teatro Arriaga. «Ama kuraia» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  10. Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  11. Antzokia, Teatro Arriaga. «Faces» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  12. (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «ERWARTUNG (LA ESPERA)» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  13. Antzokia, Teatro Arriaga. «ORATORIO DE NAVIDAD» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  14. Antzokia, Teatro Arriaga. «ERRESUMA / KINGDOM / REINO» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  15. Antzokia, Teatro Arriaga. «MOTO - MEMBRA JESU NOSTRI» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  16. Antzokia, Teatro Arriaga. «SAGASTITARRAK» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  17. Enzunza Mallona, Olatz. (2023-10-04). «‘Festen’ gaurkotu bat taulara» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  18. Ugarte Irizar, Itziar. (202-01-20). «'Sisiforen paperak': galdekatua hizkuntza denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).

Kanpo estekak

  • Arriaga Antzokia. Nor gara
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125786212
  • Wd Datuak: Q125786212