Aritzak

Aritzak
Datuak
JatorriaBaiona (Lapurdi)
Musika motaherri kantak
Urteak1985-1999
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar, Agorila
Taldekideak
Iker Robles- Arangiz, Naia Robles- Arangiz, Gorka Robles- Arangiz, Koldo Robles- Arangiz

Aritzak laukotea 1985ean eratu zuen Iker Robles-Arangizek Naia, Gorka eta Koldo seme-alabekin.

Taldea

Taldea familia Euskal Herritik (Perpinyà, Paris) kanpo zebilela sortu zen; Parisen zebilela France Culture irrati katean aritu ziren eta horren bitartez Jack Lang orduko kultura ministroak Errege Jauregian euskaraz kantatzeko gonbidapena jaso zuen.[1] Taldeak sei disko plazaratu zituen, horien artean hiru hauek: Aritzak (1990, Elkar), Hamar urte (1995, Agorila) eta Mixel Labeguerie-ren kantak (1999, Agorila).[2]

Gorka Robles-Arangiz semea geroago Baionako Ortzi abesbatzan kantatzen du eta taldeak abesten dituen kantu batzuen euskarazko itzulpena Iker Robles-Arangizenak dira, esaterako,  Aurkitzea (Irlandako doinu herrikoi batekin) eta Agur Maritxu (Mangiaracinaren musikarekin).[3]

Diskografia

  • Aritzak (1990, Elkar)[4][2]
  • Hamar urte (1995, Agorila)[2]
  • Mixel Labeguerie-ren kantak (1999, Agorila)[2]
  • Haurtxoa sehaskan 9. abestia Egizu lo; Lotarako kantak diskoan (2005, Elkar)[5]
  • Nere etxea (Ikusten duzu goizean) 3. abestia Eüskaldünak a capella; Les plus belles voix du Pays Basque (2007, Elkar)[6]
  • Adios ene maitea 10. abestia Baionatik Bilbora; Iparraldea kantuz. albumean (2011, Elkar; Euskadi Irratia)[7]

Erreferentziak

  1. «Robles-Aranguiz Bernaola, Iker - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  2. a b c d «Aritzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  3. «Aita Donostia Abesbatza. Kontzertua Donostian Baionako ORTZI koroarekin (2023-05-12)» www.aitadonostia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  4. «Aritzak taldearen Aritzak diskoa» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  5. «Egizu lo; Lotarako kantak» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  6. «Eüskaldünak a capella; Les plus belles voix du Pays Basque» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  7. «Baionatik Bilbora; Iparraldea kantuz» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).

Ikus, gainera

  • Iker Robles-Arangiz

Kanpo estekak