Arno Wehling

Arno Wehling
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria
KidetzaBrasilgo Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Arno Wehling (Rio de Janeiro, 1947) brasildar historialaria da.

Bizitza

Historiaren teoria eta metodologiako katedraduna da Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean eta Gama Filho Unibertsitatean, eta zuzenbidaren historiako katedraduna Rio de Janeiroko Unibertsitatean. Brasilgo Institutu Historiko eta Geografikoko lehendakaria da, eta Brasil, Espainia, Portugal, Argentina eta Uruguaiko zenbait instituzio akademikotako kide.

Historiaren eta historiografiaren epistemologiari, Brasil kolonialari eta Brasilgo zuzenbidearen historiari buruzko ikerkuntza eta saiakerak idatzi ditu liburu eta argitalpen berezietan. Lanik aipagarrienak ditu Os níveis da objetividade histórica (1974, «Objektibotasun historikoaren mailak»), Administração portuguesa no Brasil, 1777-1808 (1986, «Portugaldar administrazioa Brasilen» 1777-1808 urteetan), A invenção da história: estudos sobre o historicismo (1994) eta Formação do Brasil Colonial (1994, «Brasil kolonialaren sorrera»).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/1/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arno Wehling
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8204733
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 19710070
  • ISNI: 000000012099491X
  • BNF: 121164680 (data)
  • GND: 1056384506
  • LCCN: n87861851
  • SUDOC: 029565413
  • BIBSYS: 90563254
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 06014/eu_w_0100/w0100
  • Wd Datuak: Q8204733