Arraioz

Arraioz
 Euskal Herria
Arraiozko Jasokundeko Ama Birjinaren eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31794
Herritarraarraioztar
Geografia
Koordenatuak43°08′25″N 1°33′52″W / 43.14031°N 1.56453°W / 43.14031; -1.56453
Demografia
Biztanleria252 (2022:  2)

Arraioz Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Irurita eta Oronoz-Mugairi herrien artean dago, eta Baztan ibaiak bereizten ditu Urrutia herrigunea eta Mardea auzoa. 2022 hasieran, 252 biztanle zituen.[1]

Biztanleria

Arraiozko biztanleria[1]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
425 432 425 331 283 267 260 239 254

Kultura

Bestak eta ospakizunak

Herriko bestak iraileko lehenbiziko asteburuan ospatzen dira.

Maiatzeko azken igandean aspaldiko besta bat ospatzen da, Erregina eta Saratsak, naturaren ohorean egindako kanta eta antzezlan bitxia. Gerra garaian galduta ibili zen baina XX. mende hondarrean berreskuratu zen. Egun horretako protagonistak erreginak eta saratsak (kantariak) dira, emaztekiak denak. Erreginak Urrutia eta Mardea auzoetako neskatiko bana izaten dira. Eta horiekin batera ibiltzen dira saratsak. Gazte kuadrilla normalean puskak biltzen etxez etxe ibiltzen da.[2] Herriko karrikak zeharkatzen dituzte eta etxeetako ateetan gelditzen dira koplak kantatzeko eta dantzatzeko. Ondoren, gehienbat etxekoandreek eskupeko bat eman ohi diete. Eguna bildutako diruarekin ordaindutako merendu batekin amaitu ohi da.[3]

Ondarea

  • Jauregizarrea, Erdi Aroko dorretxea. Errepide nagusiaren alboan dago. Jauregi horretan Amaiurko gazteluaren atea dagoela uste da, 1522an gaztelarrek Nafarroako Erresumako azken kokapen independientea zen Amaiurko gaztelua ustu ostean Jauregizarreako jaunari laguntza emateagatik ordain gisa eman zioten.[4]
  • Zubiria jauregia, Erdi Aroko jauregi-dorretxea. Zubiaren alboan dago. Erdi Aroko Nafarroako Erresumako antzinako familia baten leinu-etxea da.
  • Bikuña jauregia. Erdi Aroko jauregi-dorretxea da. Elizaren alboan dago.
  • Jasokundeko Ama Birjinaren eliza. Eliza barrokoa da. Lorategian disko-formako hilarriak daude.
  • Laxo jokoan aritzeko plaza, elizaren atzeko aldean. Lurrean belarra duen plaza libreko pilotaleku bakarra da Arraiozkoa. belar gainekoa.

Arraioztar ospetsuak

Irudi galeria

  • Jauregizarrea dorretxea
    Jauregizarrea dorretxea
  • Zubiria jauregia
    Zubiria jauregia
  • Bikuña jauregia
    Bikuña jauregia
  • Jasokundeko Ama Birjinaren eliza
    Jasokundeko Ama Birjinaren eliza
  • Laxo pilota jokoa
    Laxo pilota jokoa
  • Lurrean belarra duen plaza libreko pilotaleku bakarra da Arraiozkoa. Marra markatzeko ikurrak, botarria eta markagailua.
    Lurrean belarra duen plaza libreko pilotaleku bakarra da Arraiozkoa. Marra markatzeko ikurrak, botarria eta markagailua.

Erreferentziak

  1. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  2. «Erregina eta Saratsa besta izan dute Arraiozen maiatz hondarrean» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  3. (Gaztelaniaz) Ondikol, Juan Mari. (2024-05-27). «Arraioz, única localidad que mantiene viva la tradición de‘Erregiñak eta saratsak’» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) Guerra, Pello. (2020-03-29). «Mil años de historia nos contemplan» 7K igandeetako aldizkaria (Baigorri SA): 6-13. (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  5. Larretxea, Hasier. (2011). «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  6. Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Bittor Elizagoien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  7. a b Premonstratensendar Arraioztarrak. baztangohaizegoa.wordpress.com, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratua (Noiz kontsultatua: 2016-01-16).
  8. Arraztoa, Tiburcio. «Historia» www.laxoa.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  9. Dabadie, Séverine; Etchezaharreta, Christiane. (2011). Laxoa : euskal pilotaren iturburua. Mikel Epalza, Ander Ugarte, Tiburcio Arraztoa hizketan. La Cheminante ISBN 9782917598238. PMC 762498584. (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Arraioz herria Baztango webgunean, baztan.es
  • Arraioz herriko argazki-bilduma (etxeak, plaza, eliza...)
  • "Nafar away" saioan (11 TB).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2863573
  • Commonscat Multimedia: Arraioz / Q2863573

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00489/eu_a_4890/a4890
  • Wd Datuak: Q2863573
  • Commonscat Multimedia: Arraioz / Q2863573
  • i
  • e
  • a
Baztango lekuak (auzoak)
AlmandozAmaiurAnizArizkun (Aintzialde, Bozate, Ordoki, Pertalats) • Arraioz (Mardea)Azpilkueta (Apaioa, Arribiltoa, Urrasun eta Zuaztoi)BerroetaElizondo (Antzanborda, Beartzun, Berro eta Etxaide)ElbeteErratzu (Gorostapalo eta Iñarbil)Gartzain (Aitzano, Ariztegi eta Etxerri)Irurita (Apote, Iperburu eta Ordoki)Lekaroz (Aroztegia, Oharriz eta Uharte)Oronoz-Mugairi (Mugairi, Oronoz eta Zozaia)Ziga (Zigaurre)