Artzain Onaren katedrala

Artzain Onaren katedrala
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Artzain Onaren katedralaren aurrealde eta dorrea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′00″N 1°58′54″W / 43.3167°N 1.98156°W / 43.3167; -1.98156
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1897
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
IzenaJesus Nazaretekoa
Edukiera4.000
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
745
Webgune ofiziala

Artzain Onaren katedrala Donostiako katedrala da, 1897an Manuel Etxabe arkitektoak estilo neogotikoan eraikia. Erdialdean dago, Artzain Onaren plazan. Donostiako elizbarrutiaren egoitza nagusia eta Iruñea eta Tuterako artxidiozesiaren barnean dago. Donostiako eliza nabarmen eta handiena da.

Latindar gurutze itxurako oinplanoa du. Sarrerako atarian, tinpanoan, Eduardo Txillidaren alabastrozko gurutzea dago. Neogotiko estilokoa da eta 1953. urtea ezkeroztik katedral maila du.

Historia

1881ean Errege Aginduz, Donostiak elizbarruti berri bat izango zuela erabaki zen. Parrokia berri bat ere eraikiko zen hiriko hegoaldean, biztanleak aspalditik eskatzen ari zirena, gerora Amara‎ko zabalgunea deituko zen eremuan. 1887ko abuztuan Donostiako Udalak Urumea ibaiaren eta Kontxako hondartzaren arteko hondartza eta padura eremua laga zuen eliza berria eraiki zedin. Amaituta egon arte, elizkizunak eliza soil batean egin ziren, Loiola eta Printzearen kaleen artean egurrez eraikia.

1887ko abenduan, Martin Lorenzo Urizar Zalduegi-Ariño buru zuen eraikuntza batzorde batek proiektuen lehiaketaren arauak ezarri eta aurrekontua 750.000 pezetatan ipini zuen. Halaber, elizaren edukiera eta arkitektura estiloa zeintzuk izan beharko zuten zehaztu zuen. Lehiaketara lau proiektu aurkeztu ziren, eta Manuel Etxabe donostiarrarena hautatu zen, eraikuntza lanen zuzendaritzaren ardura ere eman zitzaiolarik. Eliza berria Artzain Onaren omenez sagaratu zen.

Eraikina

Dirudienez, Etxabe proiektua gauzatzerako unean Koloniako katedralan oinarritu omen zen, donostiar tenpluaren neurriak honakoak dira: 1.915 metro karratuko azalera, nabeen 25 metroko garaiera, 75 metro garaierako dorre bat, 64 metro luzeko erdialdeko nabea eta gehienezko 36 metro zabaleko gurutzadura, eta denera 4.000 pertsonentzako edukiera.[1]

Barnealdea

Kripta

Beirateak

Organoa

Sakontzeko, irakurri: «Artzain Onaren katedraleko organoa»

Katedraleko organoa tenpluaren koroaren goialdean 1954ko urtarrilaren 19an inauguratu zuten, Donostiako elizbarrutia sortu eta hiru urte pasa eta gero eta katedrala eraiki eta hilabete batzuk geroago. Cavaillé-Coll organoak Aquilino Ametzuak egindako organo bat ordezkatu zuen.

Zaharberritzea

Katedrala zaharberritua izan da behin baino gehiagotan, azken aldia 2019-2020 izanik. Elizaren jabetzako eraikina izanik ere, zaharberritze lanen finantzaketaren %87 erakunde publikoek egin zuten, Donostiako EH Bilduk salatu zuenez. Salaketa horren arabera, Eneko Goia alkateak diru publikoko 400.000 euro eman zizkion Juan Ignacio Munilla apezpikuari, udal aurrekontuetan onartu gabe.[2]

Ordutegia

Erabilera

Egunero dago irekita eta igande eta larunbatero ematen dituzte mezak. Kultuz gain, musika arloa beste erabilera nagusietakoa da, besteak beste bertan Musika Hamabostaldia antolatzen dutelarik.

Bestalde, haurrek elizaren kanpoaldea erabiltzen dute kirol ezberdinak egiteko.

Iruditegia

  • Aurrealdea.
    Aurrealdea.
  • Beiratea.
  • Nabea.
  • Atzealdea.
    Atzealdea.
  • Eduardo Chillidaren Camino hacia la paz (1997) eskultura, Katedralaren fatxada nagusian.
    Eduardo Chillidaren Camino hacia la paz (1997) eskultura, Katedralaren fatxada nagusian.

Erreferentziak

  1. «Donostiako katedrala. Artzain Ona - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-05). «EH Bildu denuncia que Goia ha entregado a Munilla otros 400.000 euros para el Buen Pastor» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • (Gaztelaniaz)(Frantsesez)Katedralari buruzko informazioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2942904
  • Commonscat Multimedia: Cathedral of San Sebastián / Q2942904

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 109145858150923022554
  • GND: 4755028-4
  • Wd Datuak: Q2942904
  • Commonscat Multimedia: Cathedral of San Sebastián / Q2942904


Euskal Herriko katedralak

Baionako Santa Maria katedrala • Donostiako Artzain Onaren katedrala • Bilboko Done Jakue katedralaGasteizko Santa Maria katedrala
Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralaIruñeko Andre Maria Erreginaren katedralaTuterako Santa Maria katedrala

  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak