Asapala Kultur Elkartea

Asapala Kultur Elkartea 1993an Santutxun jaiotako euskara elkartea da. Urte askoan Santutxuko Euskal Txokoa izenarekin funtzionatu zuen, baina 1999tik aurrera berriro hasi zen elkartearen jatorrizko izena erabiltzen.

Esparrua

Elkartea Santutxu auzoan jaioa eta egoitza bertan daukan arren eragin esparrua 1998 urtetik lehengo Begoñako errepublikara edo Mahatserrira zabaldu du. Beste auzo hauetara bereziki: Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña, Bolueta.

Egitura

Gaur egun 90 bazkide dauzka elkarteak. Zuzendaritza batzordea 7 lagunek osatzen dute.

Berton

Asapalak hilabetero argitaratzen du "Berton" aldizkaria.

Blog komunitatea

2006ko azaroan martxan ipini zuten "Mahats Orriak" izeneko blog komunitatea.

Kanpo estekak

  • Elkartearen webgunea
  • Mahats Orriak blog komunitatea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254264
  • Wd Datuak: Q12254264