Bagad

Biniou gaitez osatutako Bagad bat Lorienteko Interzeltiar Jaialdian.

Bagad delakoa Bretainiako usadioko musika talde bat da. Normalki musikari ugariz eta lau sailetan osaturik dago: binioù braz o bras (biniou gaita), bonbarda, kaxa eta perkusioa. Bagad horren neurriaren arabera, kaxak eta perkusioa sail bakarrean elkartu litezke.

Izena

Bretainieraz bagad hitzak 'talde' edo 'gudaroste' esan nahi du (ikus bagaudak). Kasu honetan bagad ar sonerion hitzen laburdura da (sonneur taldea). Pluralez bagad hitza bagadoù bilakaten da ("taldeak"), salbuespena zenbaki baten ondoren agertzen denean da, kasu horretan bretainieraz hitza aldakaitza da (bagadoù = "bagadak", 2 bagad = "2 bagad"). Bagad hitzak bai bretainieraz nahi frantsesez gizonezko generoa du. Emakumezko generoa ere badago, 'barcada' delakoa (bag hitzetik eratorria, bretainieraz "ontzi" esan nahi du).

Irudigtegia

  • Bro Felder Bagad taldea.
    Bro Felder Bagad taldea.
  • Bagad bat Lorienteko Interzeltiar Jaialdian.
    Bagad bat Lorienteko Interzeltiar Jaialdian.
  • Bagad batean ohikoak diren musika tresnak.
    Bagad batean ohikoak diren musika tresnak.
  • Frantziako itsas gudarosteko Lann-Bihoué bagad ospetsua.
    Frantziako itsas gudarosteko Lann-Bihoué bagad ospetsua.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bretainia
  • Bodadeg ar Sonerion, bagadoù federazio nazionala
  • Bagad Kemper (Kemper/Quimper)
  • Bagad Saint-Nazaire
  • Bagad Sonerien Bro Dreger
  • Bagad Bro Foën