Balanitisa (grezierazko βάλανος, «ezkur» hitzetik ekarria) zakileko gaixotasuna da, zakilmokoa inguratzen duen mintzaren hantura. Eritasun hau larria denean infekzioa, zauria eta zornea izaten dira. Garbitasun ezak, diabetesak eta sexu eritasunek sortzen dute. Balanitisa sendatzeko ezinbestekoa da garbitasuna.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-9-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.