Basodilatazio

3D-ko animazioa; ezkerraldean odol -hodi normala eta eskuinaldean basolitatua

Fisiologia arloan, basodilatazioa, hodi-dilatazioa edo hodi-zabalkuntza[1] odol-hodien (arteriak eta zainak) barne-diametroa handitzeak ahalbidetzen duen odol-fluxua handitzea da. Basodilatazioa eragiten duten substantziei hodi-zabaltzaileak esaten zaie. Basodilatazioaren aurkako fenomenoa basokonstrikzioa da.[2]

Fisiologia

Odol-hodien horman dagoen muskulu lisoaren erlaxazioak eragiten du basodilatazioa. Erlaxazio horrek hodien argiaren erradioa handitzen du eta odol-fluxua handitzea ahalbidetzen du. Horma baskularreko muskulu leunak estimulu desberdinei erantzuten die, besteak beste, nerbio-sistema autonomoaren aferentziei, hantura-zelulek eta farmako ugarik sekretatutako substantziei.

Basodilatazioaren funtzio fisiologiko nagusia organo edo ehun batera iristen den odol-fluxua areagotzea da. Adibidez, garuneko arterien basodilatazioak garunera odola iristea areagotzen du eta arteria koronarioen basodilatazioak bihotzeko odol-fluxua areagotzen du. Basodilatazioaren ondorioz, odol-presioa murriztu daiteke, arterietan gertatzen denean.[2]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2021]
  2. a b Tortora-Derrickson: Principios de Anatomía y Fisiología. 11. edizioa, 2006

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q14859627
  • Commonscat Multimedia: Vasodilation / Q14859627

  • Identifikadoreak
  • GND: 4203726-8
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D014664
  • Wd Datuak: Q14859627
  • Commonscat Multimedia: Vasodilation / Q14859627


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.