Bernard Buffet

Bernard Buffet

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParisko 9. barrutia eta Paris, 1928ko uztailaren 10a
Herrialdea Frantzia
Talde etnikoaFrantziarra
HeriotzaTourtour, 1999ko urriaren 4a (71 urte)
Heriotza moduasuizidioa: asfixia
Familia
Ezkontidea(k)Annabel Buffet (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lycée Carnot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Eugène Narbonne (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, ilustratzailea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Massy
Paris
Manosque
Nances
Aix-en-Provence
Tourtour
Saint-Tropez
Domont
Villiers-le-Mahieu
Grezia
Florentzia
Milan
Napoli
Erroma
Venezia
Amsterdam
Haarlem
Leiden
Veere
Woudsend (en) Itzuli
Zaandam (en) Itzuli
Zaandijk (en) Itzuli
Zoetermeer
Pekin
San Petersburgo eta New York
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaComité national de l'estampe (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduaespresionismoa
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
paisaia margolaritza
izadi hila
erretratua

IMDB: nm2367958 Musicbrainz: 838b18c4-acac-4d8c-964c-001307c7bcf4 Discogs: 2381547 Edit the value on Wikidata
Parisen kale batek bere izena du.

Bernard Buffet (Paris, 1928ko uztailaren 10a-Tourtour, 1999ko urriaren 4a) frantziar margolari espresionista garaikidea da. Akuarelista, pintore dekoratzailea eta ilustratzailea ere izan zen.[1] Parisen kale batek bere izena du. Ohorezko Legioko ofiziala izan zen.[2]

Biografia

Parisen, Frantzian, jaio zen Buffet. Artea École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en (Arte Ederretako Eskola Nazionala) ikasi zuen, eta Eugène Narbonne margolariaren estudioan lan egin zuen. Bere lagunen artean Maurice Boitel eta Louis Vuillermoz zeuden.

Emmanuel Davidek esklusiban kontratatu zuen, gero Maurice Garnierrek, eta hauek aldizkako erakusketak bermatzen zizkioten. Buffetek pieza erlijiosoak, paisaiak, erretratuak eta natura hil batzuk sortu zituen.

Buffet Annabel Schwob idazle eta abeslariarekin ezkondu zen. Buffeten ikasle bat, Jean Claude Gaugy, Espresionismo linealaren sortzailea izan zen.

Bere buruaz beste egin zuen Tourtourren, Frantziako hegoaldean, 1999ko urriaren 4an. Buffet sufritzen ari zen Parkinson gaixotasunarekin eta ezin zuen lanik egin. Poliziak esan zuen Buffet hil egin zela bere burua plastikozko poltsa batean sartu eta lotu ondoren.[3][4]

Obra batzuk

  • 1952 La Passion du Christ
  • 1954 Horreur de la Guerre
  • 1958 Jeanne d'Arc
  • 1961 Portraits d'Annabel
  • 1962 La Chapelle de Château l'Arc
  • 1965 Les ecorches
  • 1967 La corrida
  • 1971 Les Folles
  • 1977 L'enfer de Dante
  • 1978 The French Revolution
  • 1989 Vingt mille lieues sous les mers
  • 1991 Souvenirs d'Italie
  • 1991 New York
  • 1992 Les Clowns Musiciens
  • 1992 Saint-Petersburg
  • 1993 L'Empire ou les plaisirs de la guerre
  • 1993 Promenade Provencale
  • 1995 Sept peches capitaux
  • 1996 Pekin
  • 1998 La maison
  • 1999 Mes Singes
  • 2000 La mort

Eskulturak

Bernard Buffetek brontzezko lau eskultura handi egin zituen. Horietako bik kakalardo bat irudikatzen dute, beste biek tximeleta bat. Bi eskultura daude ikusgai Surugadairako (Japonia) Bernard Buffet Museoaren parkean; beste biak, hasiera batean Tourtourreko Bernard eta Annabel Buffet plazan Plazan jarri ziren, 1986tik 1999ra herri horretan izan zirela erakusteko.

Sariak

Hauek dira jaso zituen batzuk:

  • 1947 Udazkeneko Saloiaren partaidea
  • 1947 Société des Artistes Indépendants erakundearen partaidea
  • 1948 Bernard Lorjourekin batera Kritika Saria
  • 1950 Prix Puvis de Chavannes
  • 1955 First Prize, Magazine Connaissanceren eskutik
  • 1973 Ohorezko Legioaren ofiziala
  • 1974 Académie des Beaux-Arts erakundearen partaidea.

Filma

  • Étienne Périer zuzendariak Bernard Buffet filma 1956an zuzendu zuen.

Museoa

Kiichiro Okanok (1917-1995) Bernard Buffet Museoa sortu zuen, 1973ko [[[azaroaren 25]]ean inauguratua, Higashinon, Nagaizumiko komunan, Shizuokako prefekturan. 1988an museoaren handitze bat inauguratu zen. Buffeten obrak, bestetik, mundu osoko museo eta erakundeetan aurki daiteke.

Erreferentziak

  1. https://www.oxfordartonline.com/benezit/display/10.1093/benz/9780199773787.001.0001/acref-9780199773787-e-00028473#acref-9780199773787-e-00028473
  2. http://museebernardbuffet.com/minibio.html
  3. https://www.buffetexperts.com/es/buffetbio.html
  4. https://www.connaissancedesarts.com/arts-expositions/art-moderne/recit-dune-vie-bernard-buffet-1154691/

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)(Frantsesez):Bernard Buffet museoa.
  • (Gaztelaniaz):Bernard Buffeten biografia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q365304
  • Commonscat Multimedia: Bernard Buffet / Q365304

  • Wd Datuak: Q365304
  • Commonscat Multimedia: Bernard Buffet / Q365304