Bil Ta Garbi

Bil Ta Garbi
Administrazioa
LurraldeaIpar Euskal Herria, Bearno
Sorrera2002ko abuztuaren 23a
PresidenteaAlain Iriart
HiriburuaBaiona
Estatistikak
Biztanleria275113

Bil Ta Garbi (izen osoa frantsesez Syndicat Mixte Bil Ta Garbi) etxeetan sortutako zaborra kudeatzeko ardura duen sindikatu edo elkargoa da. Ipar Euskal Herri osoa eta Bearnoko zenbait udalerri sindikatuko kideak dira. Batzuetan hedabideetan BTG sigla erabiltzen da sindikatua izendatzeko.

Ezaugarriak

2002ko abuztuaren 23an sortu zen eta bere araudia 2009ko ekainaren 12an aldatu zen[1].

Egoitza Baionako Platanoen etorbidean du eta presidentea Alain Iriart hiriburutarra da. Bere komunikazioetan frantsesarekin batera euskara eta okzitaniera ere baliatzen ditu zenbait agiritan.

Kideak

Bil Ta Garbiren eremuan 275113 lagun bizi dira. Sindikatuko kideak Herri Elkargoak, bestelako sindikatu batzuk eta udalerri solte bakan batzuk dira[2], oro har 200 bat udalerri eta 13 mankomunitate[3].

Ipar Euskal Herrian

Bearnon

Eztabaidak

Hondakinen kudeaketa arazo korapilotsua izanik, Bil Ta Garbiren proposamen batzuk polemika iturri izan dira. Mekano-Biologiko Aurre-Tratamenduak egiten dituzten Zentroak (PTMB) egitearen aldeko apustua da kalapitarik gehien sortu duena[4]:

  • Batz eremuan Baiona aldeko hondakinak kudeatzeko Canopia[5][6] izeneko gunea eraikitzeko proiektua Ipar Baionako auzokideen erantzuna jasotzen ari da[7].
  • Sarrikotapean (Zuberoa) egitekoa den Mendixka proiektua[8] biztanle gehienen eta Herriko Etxearen oposizioarekin topatu da[9].

Erreferentziak

  1. Bil Ta Garbi[Betiko hautsitako esteka] Pirinio Atlantikoetako prefekturaren webgunean.
  2. Kideen zerrenda[Betiko hautsitako esteka] prefekturaren webgunean.
  3. Zuberoako Herri Elkargoaren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
  4. Bizi! taldearen webgunea.
  5. Canopia.info.
  6. Canopia hondakinen bereizketa zentroaren eraikuntza obrak hasteko prest[Betiko hautsitako esteka], Kazeta.info, 2011ko urriaren 27a.
  7. ADECH (Association de Défense de l'Environnement des Citoyens Bayonne-Nord) elkartearen webgunea.
  8. Mendixka proiektuaren Bil Ta Garbiren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
  9. Charritte-de-Bas : la requête de la commune rejetée, La République des Pyrénées, 2011ko otsailaren 17a.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Bil Ta Garbiren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16678455
  • Wd Datuak: Q16678455