Cartagena de Indiasko setioa Anglo-espainiar Gerraren azken gudu erabakigarria izan zen.
1741ean Cartagena de Indiasen Sebastián Eslaba nafarra erregeorde eta buruzagi zibila eta Blas Lezo gipuzkoarra buruzagi militarra ziren. Lezo ingelesen aurkako eskarmentu handiko itsasgizona zen, estratega ona zen baina 4.500 lagun eta sei itsasontzi (Galícia nao nagusia eta San Felipe, San Carlos, África, Dragón eta Conquistador itsasontziak) baino ez zituen.[1] Lezoren maniobrei esker, armada erasotzaileak hildako asko izan zituen gatazketan baina gaixotasunek eta goseak azken kolpeak eman zituzten. Urte hartako maiatzaren 20an britainiarrak erretiratu ziren. Hain handiak ziren bere galerak ezen itsasontzi batzuk ere erre behar izan zituzten eskifaiarik ez zutelako.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Cerdá Crespo, Jorge. (2010). Conflictos coloniales: la guerra de los Nueve Años 1739-1748. Universidad de Alicante, 184 or. ISBN 8497171276..
Kanpo estekak