Clarinda Sinnige

Clarinda Sinnige
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClarinda Maria Sinnige
JaiotzaAmsterdam, 1973ko urtarrilaren 14a (51 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria
Posizio edo espezialitateaatezaina
Pisua75 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Clarinda Maria Sinnige (Amsterdam, Herbehereak, 1973ko urtarrilaren 14a) atezaina belar hockeyan. Nazioarteko 142 partidu jokatu zituen Herbehereetako Emakumeen Taldearekin.

Kirol ibilbidea

Sinnigek 1997ko uztailaren 5ean egin zuen debuta Kanadaren aurka. 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzea eta 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi zituen. Nazioarteko lehiaketatik erretiratu zen Atenasko Jokoen ondoren.[1]

2000ko Olinpiar Jokoak

2000ko Sydneyko Jokoetan, Clarindak eta bere taldekideek brontzezko domina irabazi zuten Herbehereetako selekzioarekin txapelketa olinpikoan. Lehenengo kanporaketan, hirugarren bukatu zuen. Bigarren fasean, sei taldez osatutako talde bakarrean, hirugarren kokatu ziren, brontzezko lehiarako sailkatuz. Partida honetan, Clarinda Sinnigek bere taldeari lagundu zion Espainiari 2-0 irabazten.[2]

2004ko Olinpiar Jokoak

Sinnigek zilarrezko domina bat irabazi zuen 2004ko Atenasko Joko Olinpikoetan. Herbehereetako taldea finalerdietara iritsi zen txapelketako multzoen faseko lau partidak irabaziz ondoren. Abuztuaren 24an, Herbehereak Argentina 4-2 garaitu zuen, bi egun geroago alemaniarren aurka jokatu zen final handian tokia lortuz. Finalean, Alemaniak 2-1 irabazi zuen eta Sinnigek zilarra.[3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak[4]
Urtea Lekua Domina Proba
2000 Sydney  Australia 03 !3. postua, brontzezko domina Belar-Hockey
2004 Atenas  Grezia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Belar-Hockey
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
1998 Utrecht  Herbehereak 02 !2. lekua, zilarrezko domina Belar-Hockey
2002 Perth  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Belar-Hockey
Champions Trophy
Urtea Lekua Domina Proba
1999 Brisbane  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Belar-Hockey
2000 Amstelveen  Herbehereak 01 !1. postua, urrezko domina Belar-Hockey
2001 Amstelveen  Herbehereak 02 !2. lekua, zilarrezko domina Belar-Hockey
2002 Macao  Txina 03 !3. postua, brontzezko domina Belar-Hockey
2003 Sydney  Australia 03 !3. postua, brontzezko domina Belar-Hockey
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1999 Cologne  Italia 01 !1. postua, urrezko domina Belar-Hockey

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Clarinda Sinnige. 2021-09-11 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
  2. «Olympics Site Closed | Olympics at Sports-Reference.com» www.sports-reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  3. «Home | FIH» www.fih.ch (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  4. «Clarinda SINNIGE» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2523503
  • Wd Datuak: Q2523503