Club de Remo Rianxo

Club de Remo Rianxo
Sorrera 1982
Herria Galizia Rianxo, Coruña
Lehendakaria Galizia Ramón Vicente
Entrenatzailea Galizia Alberto Hermo
Patroia(k) Galizia Carme Veiga Burés
Galizia Óscar Hermo Viturro
Kolorea(k)           urdina eta horia
Trainerua      Virxe de Guadalupe
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
1 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga 7.a (Galiziako A Liga)
2024 Galiziako A Liga
Webgunea clubderemorianxo
Rianxoko trainerua Coruñan uretaratzen.

Club de Remo Rianxo Rianxoko arraun kluba da, gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari dena.

Historia

70. hamarkadan izan zen Rianxoko trainerurik uretan. 1976an esate baterako bigarren postua lortu zuen Liceo Marítimo Rianxeiro izeneko taldeak Generalisimoaren Kopan. Gaur egungo elkartea 1982an eratu zen eta 1989rarte trainerua urtero atera zuen, postu on batzuk lortuaz, hala nola Conde de Fenosa Banderako laugarren postua eta Vigoko El Corte Inglés Banderako bosgarren postua.

Hiru urtean uretaratu gabe 1993an bigarren etapari eman zion hasiera eta 2000 eta 2003 artean bere ibildibeko emaitzarik onenak lortu zituen, besteak beste Galiziako Traineru Txapelketako bigarren postua (2002) eta hirugarrenak (2000 eta 2003). 2002an aipatu behar da arraunlari eskasia zela eta Amegroverekin batera atera zuela trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.

Azken urteetan ordea maila apalean ibili da, Galiziako B ligan. 2016an B liga irabazi zuen eta mailaz igo zen. 2017an maila mantentzea lortu du.

Palmaresa

Kontxako Bandera

Ligak

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0):
  • Laugarrena (2): 2002 eta 2003.

Galiziako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2002.
  • Hirugarrena (2): 2000 eta 2003.

Gainontzeko estropadak

Azken denboraldiak

Urtea Liga Espainia
2002 - 4.a
2003 Galiziako Liga, 3.a 4.a
2004 Galiziako Liga, 6.a
2005 Galiziako Liga, 11.a
2006 -
2007 -
2008 Galiziako Liga, 5.a
2009 Galiziako Liga, 14.a
2010 Galiziako Liga, 16.a
2011 Galiziako Liga, 12.a
2012 Galiziako B maila, 8.a
2013 Galiziako B maila, 8.a
2014 Galiziako B maila, 5.a
2015 Galiziako B maila, 4.a
2016 Galiziako B maila, 1.a
2017 Galiziako A Liga, 9.a
2018 Galiziako A Liga, 6.a
2019 Galiziako A Liga, 9.a
2020 Galiziako A maila, 8.a
2021 Galiziako A maila, 8.a
2022 Galiziako A maila, 6.a
2023 Galiziako A maila, 7.a

Emakumezkoen trainerua

Club de Remo Rianxo
Patroia(k) Galizia Adrián Neo Romero
Kolorea(k)           urdina eta horia
Trainerua      Virxe de Guadalupe
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2023: Kontxa ez
2023: Liga 3.a (Galiziako Liga)
2024 Galiziako Liga

Rianxok 2020 denboraldian atera zuen aurrenekoz emakumezkoen trainerua. Ligako azkenengo estropadei uko egin zien eskualdean gertaturiko COVID-19 agerraldia zela eta.

2023. urtean Espainiako Txapelketan hartu zuen parte eta bigarren postuan sailkatu zen. 12 urte zituen Adrián Neo izan zuten patroi. Abuztuaren amaieran berri lazgarria izan zuten, Adrián Neo bizikleta istripu batean hil zen.

Urtea Liga Galiziako txap. Espainiako txap.
2020 Galiziako Liga, 6.a
2021 Galiziako Liga, 6.a
2022 Galiziako Liga, 5.a 4.a
2023 Galiziako Liga, 3.a 4.a 2.a

Kanpo estekak

  • (Galizieraz) Taldearen bloga
  • (Galizieraz) Liga Galega de Trañeiras-en webguneko informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255873
  • Wd Datuak: Q12255873
  • i
  • e
  • a
A Liga
Ares  • Cabo da Cruz B  • Castropol  • Cesantes  • Chapela  • Mecos  • Mugardos-A Cabana  • Muros-Esteirana  • Narón  • Rianxo  • Samertolameu  • Tirán
---------------
B Liga
Bueu B  • Cedeira  • Chapela B  • Náutico Riveira  • Perillo  • Puebla
---------------
Emakumezkoak
Cabo da Cruz B  • Castropol  • Cesantes  • Chapela  • Mugardos-A Cabana  • Perillo  • Rianxo