Delorean

Delorean
Delorean Williamsburg Brooklynen
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motaIndie, indie pop, elektronikoa
Urteak2000 - egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mushroom Pillow, Matador Records, True Panther Sounds
Arts & Crafts México
Taldekideak
Igor Escudero
Guillermo Astrain
Unai Lazkano
Ekhi Lopetegi
Lehengo taldekideak
Tomás Palomo
Informazio gehigarria
Deloreanen Myspacea
Facebook: dlrean Twitter: deloreandanz MySpace: delorean Badok: delorean Souncloud: deloreandanz Last fm: Delorean Musicbrainz: 56c9c56a-3ffc-4489-95f0-c93cb222f1e9 Songkick: 477641 Discogs: 217234 Allmusic: mn0002444403 Musikasten: delorean Deezer: 10833 Edit the value on Wikidata

Delorean Zarautzen sortutako, baina Bartzelonan bizi diren indie-rock elektroniko estiloko musika taldea da. 2000. urteko martxoan sortua, AEB, Espainia, Errusia, Frantzia, Alemania, Norvegia eta Mexikoko zerrendetan egon den taldea dugu. Ingelesez abesten dute.

Biografia

2000an Zarautzen (Gipuzkoa) 4 lagunek sortu zuten taldea; Ekhi Lopetegi (ahotsa eta gitarra), Unai Lazkano, Tomas Palomo eta Igor Escudero. Hasiera batean emo-rock musika egiten bazuten ere, azkar pasa ziren pop-rock elektronikoaren eszenara. Diskotik-diskora eboluzionatzen joan den estiloa dugu Deloreanek jotzen duena. Disko ezberdinetan honako musika estiloak nahastu ditu bandak: alternative, electro, techno, indie, after-punk, new wave eta house-a besteak beste. Joy Division, Radio 4 edota New Order eta The Cure ditu influentziazko bandak.

2009an kaleratu zuten Ayrton Senna EPak "dantzarako musikaren" estiloan sartzen da. Azken album honetako Seasun abestiak single onenaren saria eta album osoak musika berri onenaren sariak jaso zituzten Pitchfork aldizkariaren eskutik[1][2]. Ayrton Senna albumak ere, NME, The Fader, The Guardian, XLR8R, ABC News eta MTV komunikabideen aipamen zoragarriak izan ditu.

2008az geroztik, abesti propioak konposatzeaz gain, Lemonade, Franz Ferdinand, The Mistery Jets edota The Big Pink bezalako taldeen abestien bertsioak egin dituzte.

2013ko urrian bahiketa birtual bat jasan zuten Mexiko Hirian.[3]

Diskografia

  • Silhouettes (Bcore Disc, 2001)
  • Delorean (Bcore Disc, 2004)
  • The Metropolitan Death EP (Bcore Disc, 2005)
  • Into The Plateau (Bcore Disc, 2006)
  • Transatlantic KK (Simple Social Graces, 2007)
  • Ayrton Senna EP (Mushroom Pillow - Fool House, 2009)
  • Subiza (Mushroom Pillow, 2010)[4]
  • Apar (2013)[5]
  • Mikel Laboa (Elkar, 2017)[6]

Kanta arrakastatsuenak

  • NYGAPS (Delorean, 2004)
  • Metropolitan death 3 (The Metropolitan Death EP, 2005)
  • As time breaks off (Transatlantic KK, 2007)
  • Deli (Ayrton Senna EP, 2009)
  • Seasun (Ayrton Senna EP, 2009)

Beste artisten bertsioak

  • The Teenagers "Love no" (XL recordings 2008)
  • The Mystery Jets "Half in love with Elizabeth" (Rough Trade 2008)
  • Lemonade "Big Weekend" (True Panther Sounds 2008)
  • The Big Pink "Too young to love" (House Anxiety 2008)
  • Glasser "glad" (True panther sounds 2009)
  • El Guincho "kalise" (Young turks 2009)
  • Franz Ferdinand "live alone" (Domino 2009)
  • The XX "islands" (Young turks 2009)

Sariak

Erreferentziak

  1. pitchfork.com
  2. www.pinpointmusic.com
  3. Goikoetxea, Garikoitz. (2013-10-09). «Bahiketa igarota, etxerako bidea hartuko dute Deloreaneko kideek» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Delorean - Subiza» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Delorean - Apar» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  6. Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa argitaratuko du Delorean taldeak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  7. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1184597
  • Commonscat Multimedia: Delorean / Q1184597

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134254254
  • ISNI: 0000000111988200
  • BNF: 16236921v (data)
  • LCCN: no2010104454
  • BIBSYS: 9018409
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Badok: delorean
  • Bilduma digitalak
  • Billboard: delorean
  • Wd Datuak: Q1184597
  • Commonscat Multimedia: Delorean / Q1184597