Ebla

Ebla
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahIdlib eskualdea
Koordenatuak35°47′53″N 36°47′55″E / 35.79806°N 36.79861°E / 35.79806; 36.79861
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 3000
SuntsipenaK.a. 2240
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (vi)
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ebla[1] (sumerreraz: 𒌈𒆷eb₂-la[2]; arabieraz: إبلا‎, Idlib eskualdea, Siria) antzinako Mesopotamiako hiria eta erreinua izan zen. Mardikhen, Alepo hiritik hurbil (Siriako ipar-mendebaldea) egindako indusketei esker da ezaguna. Bertan idazkera kuneiformean idatzitako taula ugari aurkitu da, antzinako hizkuntza semitiko batean idatziak.

Historia

Bi aro nagusi izan zituen: lehendabizikoa K.a. 3. milurtekoaren amaieran eta bigarrena K.a. 1800 eta 1650 artean. K.a. 3. milurtekoan, Eblako erreinuak Egiptoko faraoiekin harremanak izan zituen, akadtarrek hiria hartu eta bipildu zuten arte. K.a. 2000-1900 aldera, Ebla berriro eraiki zuten eta hiri boteretsua izan zen, K.a. 1650. urtean betiko suntsitu zen arte.

Bertan Eblako taulatxoak topatu zituzten, K.a. 2250 inguruan idatzi zituzten 20.000 taulatxo kuneiforme[3].

Lehenengo aldian honako errege hauek izan zituzten eblatarrek:

Izena Agintaldia Oharrak
Igrish-Halam ca. 2300 inguru
Irkab-Damu Mariko Iblul-Ilen garaikidea
Ar-Ennum edo Reshi-Ennum
Ibrium (edo Ebrium) Asiriako Tudiyaren garaikidea
Ibbi-Sipish or Ibbi-Zikir Ibriumen semea
Dubuhu-Ada Naram-Simek edo Sargon Akadekoak hiria suntsitu zuten

Bigarren aldian amortarren hiria izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. (Ingelesez) Pennsylvaniako Unibertsitatea. Sumerian Dictionary. .
  3. (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2018-12-11). «Cómo los arqueólogos descubrieron los primeros tratados diplomáticos, escritos en una lengua desconocida hasta entonces» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).

Kanpo estekak

  • Ebla (Tell Mardikh) - UNESCOren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5743
  • Commonscat Multimedia: Ebla / Q5743

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316429866
  • GND: 4013459-3
  • LCCN: sh85040650
  • NDL: 00953735
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q5743
  • Commonscat Multimedia: Ebla / Q5743


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.