Epigrama

Antología palatina, 101. orrialdea, Universitätsbibliothek Heidelberg (Cod. Pal. graec. 23 Anthologia Palatina).

Epigrama (antzinako grezieraz: ἐπί-γραφὼ: gain-idatzi) edo ziri-bertsoa esaten zaie poema labur umoretsu edo ironiatsuei.

Esaten da Grezia Klasikoan zenbait objektutan idazten ziren testuei esaten zitzaiela epigrama eta hortik datorrela hitza baina Antzineko Grezian bertan objektuetatik harago joan zen epigramak idazteko joera. Erdi Aroan, epigramen zenbait antologia egin ziren[1] eta garrantzi berezia ematen zaio Bizanzion, X. mendean Constantí Cèfales jaunak egin zuenari, Antologia Palatina delakoari. Horren eskuizkribu bat, kodex bat, Heidelbergeko Unibertsitateko liburutegian gordetzen da.

Antzinako Erromako poeta batzuek ere epigramak idatzi zituzten, esaterako: Lukano, Katulo eta Martzial.

Berpizkundeko literaturan eta geroagokoan ere epigrama moldeak bizirik iraun du.

Euskaraz

Euskal ahozko tradizioan ziri-bertso asko ekoiztu izan dira. Epigrama hitza, baina, idatzizko poema laburrekin besterik ez da erabiltzen. Hona adibide bat:

Zure bertsoak ekarri zenizkidan,
Paulo, iritzia eman niezazun.
Oraino erabakitzeke nago
zer nahiago dudan gorde:
zure adiskidantza ala
egiarekiko fideltasuna.
Angel Erro. Eta harkadian ni. 2002. ISBN 84-8331-936-5

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_anthologies_of_Greek_epigrams

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q193121
  • Commonscat Multimedia: Epigrams / Q193121

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX527265
  • BNF: 119364768 (data)
  • GND: 4152507-3
  • LCCN: sh85044385
  • NKC: ph119977
  • AAT: 300202533
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q193121
  • Commonscat Multimedia: Epigrams / Q193121