Erg Chebbi

Erg Chebbi
Datu orokorrak
Garaiera730 m
MotaErg
Geografia
Map
Koordenatuak31°10′N 3°59′W / 31.17°N 3.98°W / 31.17; -3.98

Erg Chebbi (arabieraz: عرج شبي‎) Marokoko Sahara basamortuan dagoen erg edo hare eremu bakarra da. Aljeriakoen edo Mauritaniakoekin konparatuta ez da oso handia baina, hala ere, interesgarria da.

Ezaugarriak

Erg Chebbik iparraldetik hegoaldera 22 kilometroko luzera du eta 5 kilometroko zabalera. Bertan dauden dunek 150 metroetaraino ailegatzen dira. Erfoudetik 40 kilometrotara dago. Dunen inguruan dauden herriak Hassi-Labiad eta Merzouga dira. Herri hauetara turista asko joaten dira erg ezagutzeko asmoz. Aljeriako muga gertu dago.

Nahiz eta basamortuan egon, euria egiten du eta, batzutan, uholdeak pairatu dituzte. Esaterako, 2006an hiru hildako izan ziren eta ehundaka pertsonek ihes egin behar izan zuten. Eraikin asko suntsituak izan ziren.

Historia

VIII. mendetik XIV. mendera karabanentzako leku estrategikoa izan zen hau. Aberastasun horren ondorioz Sijilmassa erresuma sortu zen.

Turismoa

Herriaren aktibitate ekonomiko nagusia turismoaren inguruan antolatzen da. Herri honetatik basamortuan zeharreko ibilaldiak antolatzen dira, ezagunenak dromedarioz. Ohikoa da, esaterako, Oasi Handian gaua egitea.

Merzouga Rally Dakar Series barruan sartu ohi da. Turismo garapen hori sortzen duen eragin ekologikoa dela eta, kritikatua izan da.[1]

Harea bainuak

Bero handiago egiten duenean bertako jende asko harea bainua eta masaxea hartzen du. Horretako hare azpian minutu batzuk lurperatzen zaie. Antza denez, erreumatismoa eta hezurretako minak leuntzeko oso ona omen da.

Iruditegia

  • Arratsa dunetan.
    Arratsa dunetan.
  • Erg Chebbi Merzougatik ikusita.
    Erg Chebbi Merzougatik ikusita.
  • Dromedarioak.
    Dromedarioak.
  • Erg Chebbiko gailur bat.
    Erg Chebbiko gailur bat.

Erreferentziak

  1. https://www.tourmag.com/Merzouga-un-exemple-a-ne-pas-suivre-dans-le-desert-marocain_a37739.html

Ikus, gainera

  • Prozesu eoliko
  • Reg
  • Erg
  • Hamada
  • Duna

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Erg Chebbi dron batez filmatuta.
  • (Gaztelaniaz):Chebbi Lexicorient.com webgunean.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q146219
  • Commonscat Multimedia: Erg Chebbi / Q146219

  • Wd Datuak: Q146219
  • Commonscat Multimedia: Erg Chebbi / Q146219