Erremendiko mendatea

Ez nahasi Erremendia partzuergo eta etxaldekin.
Mendatearen gainean dagoen kartela.

Erremendiko mendatea Nafarroa Garaiko Jaurrieta eta Abaurregaina udalerrian artean dagoen mendatea da, udalerri bi horiek elkarrekin duten Erremendia eremuan kokatua, Erremendia izeneko menditik hurbil. Mendatearen gainean, aisialdirako gunea dago, eta inguruko mendietan zehar ibiltzeko bideak.

Meteorologia

Erremendiko mendatetik gertu, estazio meteorologikoa dago, Nafarroako Gobernuarena. Bertan, erliebearen berezitasuna dela eta, Nafarroa Garaiko tenperaturarik hotzenetakoak erregistratzen dira.

Tenperaturarik baxuena

Sakontzeko, irakurri: «Muturreko tenperaturak Euskal Herrian»

Neurtutako tenperaturarik baxuena 2005eko martxoaren 1ean neurtu zen, zeroz azpitik -24,8 gradu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257117
  • Wd Datuak: Q12257117