Frai Bartolomeo

Frai Bartolomeo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPrato, 1472ko martxoaren 28a
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaFlorentzia, 1517ko urriaren 31 (egutegi gregorianoa) (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Piero di Cosimo
Cosimo Rosselli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Ridolfo Ghirlandaio
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, monjea eta marrazkilaria
Lantokia(k)Florentzia
Lan nabarmenak
ikusi
  • Vision of St Bernard with Sts Benedict and John the Evangelist (en) Itzuli
    Lamentation (en) Itzuli
    God the Father with Sts Catherine of Siena and Mary Magdalen (en) Itzuli
    The Holy Family with the Infant John the Baptist (en) Itzuli
Mugimenduapizkundea
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Frai Bartolomeo edo Bartolommeo della Porta (Savignano di Prato, 1472ko martxoaren 28a - Florentzia, 1517ko urriaren 6a), Baccio della Porta ere deitua, Pizkundeko italiar margolaria izan zen.

Bizitza

Cosimo Rosselliren ikaslea izan zen. Hasieran Il Perugino eta, batez ere, Leonardo da Vinciren eragina agertu zuen; gero, Michelangelorena eta Rafaelena. 1500ean Domingotar Ordenan sartu zen eta geroago, Girolamo Savonarolaren jarraitzaile baitzen, bere lehenagoko lan profanoak erre zituen. Bizitzaren parte gehiena Florentzian eman zuen, baina 1508an Veneziara eta 1514an Erromara egindako bidaietan teknika eta estilo berriak beretu zituen. Florentzian hil zen 1517an.

Estiloa

Haren margolanak Quattrocentotik Pizkunde beterako pausoa islatzen du. Bartolomeoren lanean ikuspuntuaren zentzua eta erliebearen bilakuntza ageri dira nabarmen, bere-berea den sfumato eta contraposto-aren erabilera efektistarekin batean. Lan gehienak Mariotto Albertinellirekin batera egin zituen, anagrama moldean biek batera izenpetzen zituztelarik.

Lanak

Lan nagusiak ditu Savonarolaren erretratua (1498 aldean, Museo nazionale di San Marco, Florentzia), Azken Judizioa freskoa (1499-1501, Museo nazionale di San Marco, Florentzia), Ama Birjinaren agerpena San Bernardori (1504-1507, Uffizi Galeria, Florentzia), Santa Katalinaren ezkontza mistikoa (1511, Louvre Museoa, Paris), Pala Corondolet (1512, Besançongo katedrala) eta Kristo lau ebanjelariekin (1516, Palazzo Pitti, Florentzia).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7780
  • Commonscat Multimedia: Fra Bartolomeo / Q7780

  • Wd Datuak: Q7780
  • Commonscat Multimedia: Fra Bartolomeo / Q7780