Gaetan Vestris

Gaetan Vestris

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1729ko apirilaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1808ko irailaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Rose Vestris (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Auguste Vestris (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Angiolo Vestris (en) Itzuli
    Thérèse Vestris (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Louis Dupré (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Auguste Vestris (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa eta ballet-irakaslea
Lantokia(k)Viena

Find a Grave: 22396 Edit the value on Wikidata

Gaetan Vestris (Florentzia, 1729ko apirilaren 18a - Paris, 1808) frantses dantzaria izan zen, Italian jaioa. Vienan eta Stuttgarten bizi ondoren, 1740. urte inguruan Frantzian hartu zuen bizilekua. Louis Duprérekin dantza-ikasketak egin, eta 1748. urtean egin zuen aurkezpena Parisko Operan. Akrobazia harrigarrienak egiteko gauza zen, baina nahiago izaten zituen dantza geldo arranditsuak. Mimo bikaina zen, eta bera izan zen mozorroa kentzen lehena, aurpegiaren adierazkortasunari balioa eman nahian. 1770-1776. urteetan Parisko Operako maisu eta ballet-egilea izan zen, eta 1776-1781. urteetan hango lehen dantzaria.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaetan Vestris Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.