Gianni Rodari

Gianni Rodari

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaOmegna, 1920ko urriaren 23a
Herrialdea Italiako Errepublika Soziala
 Italiako Erresuma
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980ko apirilaren 14a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma, 1980ko apirilaren 14a (59 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaUniversità Cattolica del Sacro Cuore (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, pedagogoa, kazetaria, gidoilaria, poeta, hezitzailea, kanta-idazlea, idazlea eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
Jasotako sariak
ikusi
Genero artistikoahaur literatura
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Communist Party of Italy (en) Itzuli

giannirodari.it
IMDB: nm0734427 Facebook: giannirodari Musicbrainz: 2f668255-37cd-44df-9b08-51255771d37a Discogs: 1563503 Find a Grave: 92490614 Edit the value on Wikidata

Gianni Rodari (Omegna, Piamonte, 1920ko urriaren 23a - Erroma, Italia, 1980ko apirilaren 14a) italiera idazlea izan zen. Irakasle, kazetari, pedagogo eta abar izan zen, eta 1950. urte inguruan hasi zen literaturan. Rodarik berak zioenez, Maggiore aintziraren inguruan haurren irakasle jardun zuen garaian berak asmaturiko kontakizunak esaten zizkien haurrei, errealitatearekin batere loturarik gabeko kontakizunak, eta askotan surrealismoak darabiltzan teknika berberei jarraituz osatuak. Horrela, Rodarik "haurrentzako kontakizunen asmatzaile" deitura eman zion bere buruari, eta bere obra askotan (Zer gertatuko da aitona katu bihurtzen bada?, 1969; Istorioen nahas-mahasa, 1971: Jolas egiteko ipuinak; 1971: Barre egiteko istorioak, 1971) kontakizun berriak asmatzeko modua iradokitzen die aldi berean irakurleei, betiere irudimena eta hura kitzikatzeko teknikak erabiliz, eta orobat proposatzen die kontakizun horiek haurren hizkuntza heziketarako tresna moduan erabiltzea. Bere karreran zehar hogei liburutik gora idatzi zituen, umore finez eta irudimen zorrotzez hornituak, ironia handikoak. Aipatzekoak dira, besteak beste, Telefonozko ipuinak (1961), Tarta balioetsia (1966), Gondola fantasma (1978) edota Midas erregearen istorioa (1983). 1970. urtean haur literaturako Nobeltzat hartua den Hans Christian Andersen saria eman zioten.

Euskaratutako liburuak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q193018
  • Commonscat Multimedia: Gianni Rodari / Q193018

  • Wd Datuak: Q193018
  • Commonscat Multimedia: Gianni Rodari / Q193018