Giovanni Paolo Lomazzo

Giovanni Paolo Lomazzo

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMilan, 1538ko maiatzaren 6a
HeriotzaMilan, 1592ko urtarrilaren 27a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista eta arte-historialaria
Lantokia(k)Milan
Lan nabarmenak
ikusi
  • Self-portrait of Giovanni Paolo Lomazzo (en) Itzuli
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli

Giovanni Paolo Lomazzo (Milan, 1538ko apirilaren 26a-1600eko urtarrilaren 27a) margolaria eta arteari buruzko idazlea izan zen. Bere lanak manierismo berantiarrean kokatzen dira.[1][2]

Biografia

Milanera emigratutako Lomazzoko familian jaio zen, eta Giovanni Battista della Cervaren eskutik jaso zuen artista izateko lehen prestakuntza. Rafael eta Michelangeloren eragina izan zuen bere lan artistikoetan, eta bere deskribapenen bidez ezagutzen dugu. Pintore gisa ez da apartekoa, eta estilo berantiar horren adibide tipikoa da. Karrera laburra izan zuen, artean gazte zela itsu geratu baitzen, 1572an. Ordutik aurrera, artearen historialari eta teoriko gisa jardun zuen buru-belarri.[3]

Bere tratatu nagusiak bi izan ziren: Trattato dell 'arte della pittura, 1584an argitaratua; lan honek estetika manieristan garrantzi handia izan zuen. Idea del Tempio della pittura liburuak, 1590ekoa, bestetik ere, zabalkunde handia ezagutu zuen. Bere ekarpen nagusia artearen teorian kontzeptu abstraktuak erabiltzea izan zen.

Giovanni Antonio Figino eta Girolamo Ciocca margolariak izan zituen ikasle.

Obra

Margolanak

Liburuak

Hauek dira ezagunenak:

  • Trattato dell'arte de la pittura di Gio. Paolo Lomazzo milanese pittore. Diuiso in sette libri. Ne' quali si contiene tutta la theorica, & la prattica d'essa pittura, Milano, Paolo Gottardo Pontio, 1584.
  • Idea del Tempio della pittura, Milán, 1590.

Iruditegia

  • Andremaria eta santuak.
    Andremaria eta santuak.
  • Noli me tangere.
    Noli me tangere.
  • Autoerretratua.
    Autoerretratua.
  • Trattato dell'arte della pittura.
    Trattato dell'arte della pittura.

Erreferentziak

  1. http://www.artcyclopedia.com/artists/lomazzo_giovan_paolo.html
  2. https://www.britishmuseum.org/collection/term/BIOG36107
  3. https://gallerease.es/es/artistas/giovan-paolo-lomazzo__aaeba1eb2cb8

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q982538
  • Commonscat Multimedia: Giovanni Paolo Lomazzo / Q982538

  • Wd Datuak: Q982538
  • Commonscat Multimedia: Giovanni Paolo Lomazzo / Q982538