Gosearen Kontrako Ekintza

Gosearen Kontrako Ekintza (frantsesez: Action Contre la Faim) Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde pribatua, apolitikoa, akonfesionala eta irabazi asmorik gabekoa da. Haren helburua munduko edozein lekutan gosea, miseria, eta gizon, emakume eta haur babesgabeei eragiten dieten arrisku-egoerak amaiaraztea da.

GAEk naturako nahiz gizakiak eragindako krisialdi larrietan esku hartzen du, biztanleriaren elikadura-segurtasuna arriskuan dagoenean eta laguntza humanitarioa bizirik irauteko ezinbestekoa denean. Gaur egun 500 lankide boluntario ditu, eta 500 langile, berrogei herrialde baino gehiagotan.

Frantziar doktore, zientzialari eta idazle talde batek sortu zuen 1979an, Alfred Kastler Nobel Sariduna lehenengo presidentea izanik.

Ikus, gainera

  • Gosetea

Kanpo estekak

  • Action Against Hunger US website
  • Action Against Hunger UK website
  • Love Food Give Food website
  • Action Contre la Faim France website
  • Acción Contra el Hambre Spain website
  • Action Contre la Faim Canada website