Hans Goldschmidt

Hans Goldschmidt

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1861eko urtarrilaren 18a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBaden-Baden, 1923ko maiatzaren 21a (62 urte)
Familia
AitaTheodor Goldschmidt
Anai-arrebak
ikusi
  • Theo Goldschmidt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaRobert Wilhelm Bunsen
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • Elliott Cresson Domina  (1904)

Johannes Wilhelm "Hans" Goldschmidt (Berlin, Prusiako Erresuma, 1861eko urtarrilaren 18a - Baden-Baden, Alemania, 1923ko maiatzaren 21a) alemaniar kimikaria izan zen

Biografia

1905. urtean bere izena daraman prozesua asmatu zuen. Delako prozesuan aluminioak, xehe-xehe eginda, sutan dagoen metal-oxidoarekin erreakzionatzen du, eta metal xahua eta aluminio-oxidoa lortzen da horren ondorioz. Erreakzioan bero handia askatzen da bat-batean, eta metal urtuak eta aluminioak 3.000 °C-tik gorako tenperaturan erreakzionatzen dute. Goldschmidten prozesua oso metal garbiak lortzeko erabiltzen da (kromoa, nikela, banadioa, manganesoa eta uranioa), metal horiexen oxidoetatik abiatuta; eta baita metalezko pieza handiak (errailak, labeak) soldatzeko behar den burdina urtua lortzeko ere, burdina-oxidotik abiatuta.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q77748
  • Commonscat Multimedia: Hans Goldschmidt / Q77748

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5691160
  • ISNI: 0000000022179452
  • GND: 116756373
  • LCCN: no2018155956
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q77748
  • Commonscat Multimedia: Hans Goldschmidt / Q77748