Harridura-marka

Harridura-marka

Harridura-marka interjekzioa edo harridura adierazteko erabiltzen den ikurra da eta esaldi baten amaiera adierazten du. Kasu batzuetan, oihu egiten dela adierazteko ere erabiltzen da, edo esan nahi dena garrantzitsua dela adierazteko, adibidez Kontuz! esaldian. Ondorio gisa, esaldirik gabeko harridura-marka bat arrisku ez-zehatz bat adierazteko trafiko seinaleetan agertzen da.

Baditu beste esanahi batzuk:

  • Matematikan, operazio faktorial bat dela adierazteko erabiltzen da.
  • Programazio-lengoaia batzuetan, ! erabiltzen da adierazpen baten aurretik ukazioa adierazteko. Adibidez, !A idazten badugu, A ez dena diogu.
  • Hizkuntza batzuetan ! idazten da letra baten aurretik klik kontsonante bat dela adierazteko.

Hizkuntza batzuetan, gaztelania kasu, esaldiaren hasieran ere ¡ alderantzizko harridura-marka erabiltzen da[1].

Erreferentziak

  1. lema.rae.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).

Kanpo estekak

Ikurrak

Puntuazio markak

' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua

Beste ikur batzuk

@ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra* izartxoa~ tileta# traola& et ikurra

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q166764
  • Commonscat Multimedia: Exclamation marks / Q166764

  • Wd Datuak: Q166764
  • Commonscat Multimedia: Exclamation marks / Q166764