Hiribide

Eliseo Zelaien hiribidea, Parisen.
Askatasunaren etorbidea (Donostia)

Hiribidea edo etorbidea hiri bateko bide zabala da, gehienetan zuhaitz errenkadaz hornitua eta espaloi zabalak dituena.

Berez, etorbidea hitzak nonbaitetik datorren hiriko kale edo bideari dagokio (adibidez, Tolosako etorbidea, Donostian, Tolosatik datorren bidea baita).

Hiribide motak

Tamaina, antolamendua eta bertako ohituraren arabera, hiribide mota ugari daude. Batuztena, nahiz eta izen desberdinak eduki, mota berekoak izan daitezke, udalerri bakoitzak bertako ohituren arabera izendatzen baitituzte kaleak. Hona hemen Euskal Herrian erabilitako hiribide moten izenak:

  • Zumardi, Zumarkale[1]
  • Bidehandi[2]
  • Pasealeku[3], Ibiltoki
  • Etorbide[4]
  • Hiribide[5]
  • Bulebar

Hiribide ezagunak

  • Askatasunaren etorbidea (Donostia)
  • Avenida 9 de Julio, Uztailaren 9ko etorbidea (Buenos Aires)
  • Avenida Paulista, Hiribide paulista (Sao Paulo)
  • Bosgarren Etorbidea, Fifth Avenue (New York)
  • Eliseo Zelaien hiribidea, Avenue des Champs-Elysées (Paris)
  • Unter den Linden, Ezkipea (Berlin)

Erreferentziak

  1. Mazarredo zumarkalea, Bilbo (Kale izendegia)
  2. Adolphe Thiers bideahandia, Donibane Lohizune
  3. Kontxa pasealekua, Donostia (Kale izendegia)
  4. Armada etorbidea, Iruñea (Kale izendegia)
  5. Askatasunaren hiribidea, Donostia (Kale izendegia)

Ikus, gainera

  • Kale izenak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7543083
  • Commonscat Multimedia: Avenues (streets) / Q7543083

  • Identifikadoreak
  • GND: 4424899-4
  • AAT: 300008250
  • Wd Datuak: Q7543083
  • Commonscat Multimedia: Avenues (streets) / Q7543083