Iñaki Zabaleta

Iñaki Zabaleta
Bizitza
JaiotzaLeitza, 1952ko otsailaren 9a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AmaPaulina Urkiola
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Jon Sarasua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: inaki-zabaleta-urkiola Literaturaren Zubitegia: 237

Iñaki Zabaleta Urkiola (Leitza, Nafarroa Garaia, 1952ko otsailaren 9a) euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea da.

Bizitza

Kazetaritzan doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean.

1972-1982 bitartean Iruñeko Arturo Campion euskaltegian irakasle eta zuzendari izan zen, baita Egin egunkarian kazetari ere hainbat urtez.

Egun irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Bereak dira Bertsoen ezpata (1979) eta Eskuaren fereka (1979, Xalbador saria) poesia-lburuak, 110 Street-eko geltokia (1985) eta Carloyn Meyer dantzaria (1986, Ignacio Aldecoa saria) narrazioak, eta Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005) saiakera, besteak beste.

Bestalde, komunikazioaren eta irrati-telebistaren inguruan egindako lanen artean, aipagarriak dira: Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia (1997), El factor humano en radio y televisión (1994), Innovaciones tecnológicas en radio y televisión (1993), Los medios de comunicación de las lenguas minorizadas en la Unión Europea (2002), eta Ikus-entzunezko informazioaren teknologia (2003), besteak beste.

Lanak

Narrazioa

Saiakera

  • Azaletik eta azpitik (1999, Jakin)
  • Adore politiko urria (2005, Jakin)
  • Fraideen espiritua (2006, Jakin)

Poesia

  • Bertsoaren ezpata (1979, Elkar)
  • Eskuaren fereka (1982, Hordago)

Kanpo loturak

  • Iñaki Zabaleta, Literaturaren Zubitegia.
  • Iñaki Zabaleta, Inguma datu-basea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12260077