Iñigo Leitza

Iñigo Leitza
Bizitza
JaiotzaLemoa, 1980ko uztailaren 7a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Iñigo Leitza Batiz, pilota arloan Leitza deituraz ezaguna (Lemoa, Bizkaia, 1980ko uztailaren 7a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Enpresako datuen arabera, 1,83 m luze da, eta 87 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 2001eko uztailaren 30ean jokatu zuen, Lemoako udal pilotalekuan. Bigarren mailako buruz buruko txapelduna izan zen 2005ean. 2011ko ekainean, Asegarcerekiko kontratua eten zuen, «lan arrazoi pertsonalengatik».[1]

Erreferentziak

  1. «Iñigo Leizak Asegarce utzi du lan arrazoiengatik»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-06-23.

Kanpo estekak

  • Iñigo Leitzaren fitxa Asegarceren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260093
  • Wd Datuak: Q12260093


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.