Ikustaldia (kristautasuna)

Rafaelen Ikustaldia, 1517. Pradoko museoa.

Kristautasunean, Ikustaldia Mariak Elisabeti egin zion bisita azaltzen duen Lukasen Ebanjelioko pasartea da (Lk 1:39-Lk 1:56).

Pasarteak oso hitz ezagunak ditu: Elisabeten hitzak «Agur Maria» otoitzean daude eta Mariaren erantzunak «Magnificat» osatzen du.

Ikustaldiaren jaialdia urtero maiatzaren 31n ospatzen dute kristauek.

Pasartea

Lucasen arabera, Maria, Deikunde eta gero, «arin-arin» joan zen Judeako mendialdeko hiri batera. Kondairak dio, topaketa hau Ein Kerem izeneko herrixkan gertatu zela, Jerusalemdik zazpi kilometrotara mendebalderantz zegoena.[1]

« Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako! »

Lukasen Ebanjelioa 1:39-45


Mariaren helburua Elisabet bere lehengusina lagundu eta aholkuak hartzea.[2] Jatorrizko antzinako grezierazko meta spoudēs esapideak «presaka» ez ezik «arduraz»[2] edo «ezinegonez»[3] ere esan nahi ditu. Horri esker Maria zerbitzu eta gorputz eta arima aritzearen adibide bilakatu zen.

Ikus, halaber

  • Hilobira bisita (Bibliako beste visitatio bat).

Erreferentziak

  1. Díez, Florentino. (1990). Guía de Tierra Santa. Verbo Divino, 39 or. ISBN 8471516950..
  2. a b Stuhlmueller, Carroll. (1972). Comentario Bíblico «San Jerónimo». III Madril: Ediciones Cristiandad, 315 or..
  3. Hospodar, B.. (1956). «Meta spoudēs» in Lk 1, 39. 18 Catholic Biblical Quarterly, 14-18 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q691810
  • Commonscat Multimedia: Visitation (Bible) / Q691810

  • Identifikadoreak
  • GND: 7576849-5
  • LCCN: sh99003801
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q691810
  • Commonscat Multimedia: Visitation (Bible) / Q691810
  • i
  • e
  • a
Erromatar Eliza Katolikoaren egutegi liturgikoa
Latindar Elizaren erromatar errituaren ohiko forma (1969ko egutegia)
Abendualdia
Eguberriak
Ohiko denbora (I.a)
Garizuma
Pazko Hirurrena
Pazkoaldia
Ohiko denbora (II.a)
Oharra
letra etzanean, gordetzekoak diren jaiak; igandea ez denean, 10 egunez jai liturgikoa egin behar da.
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.