Indiana Asteroide Programa

Indiana Asteroide Programa AEBetako Indiana estatuko Brooklyn hiritik gertu dagoen Goethe Link Behatokitik 10 hatzbeteko Cooke triplete kamera astrografikoarekin eginiko asteroideen behaketa fotografiko programa bat da. Programa hau Indianako Unibertsitateko Frank K. Edmondsonek hasi zuen 1949an eta 1967 arte jarraitu zuen. Lau helburu zituen:

  • Aurretik iragarritako kokapenetik urrun zeuden asteroideak biltzea
  • Orbita kalkulu berriak egitea edo zaharrak berrikustea.
  • magnitudeak eratorri 0,1 magnitudeko zehaztasunarekin eta
  • ikasleak prestatzea

Behatokiko 36 hatzbeteko (91 zentimetro)ko teleskopio erreflektorea asteroideak behatzeko desegokia zela argi geratu zenean, James Cuffey doktoretzaondoko bekadunak Cincinnatiko Unibertsitateko 10 hatzbeteko (25,4 zentimetro) lentea zuen teleskopioa modu iraunkorrean maileguan hartu zuen. Behatokitik gertu zegoen babestoki batean muntatua, maileguan hartutako lentedun teleskopioa programaren aurkikuntza guztien arduraduna izan zen.

1958rako, programak 3500 argazki plaka lortu zituen 12.000 asteroide irudi ikusiz, eta 2000 kokapen zehatz inguru argitaratu zituen Minor Planet Circular aldizkarian.

Programaren azken izengabeko aurkikuntza, 1955ean aurkitutako 30718 Records, ez zen 2008 arte izendatu, bere orbita, azkenean kalkulatua eta baieztatua izan zenean.

Programa handik gertu dagoen eta estatuko hiriburua den Indianapoliseko argiak argazki plakak lortzeko behar zen exposizio denbora ahalbidetzeko dizdiratsuegiak egin zirenean amaitu zen.

7000 argazki plaka inguruko programa gaur egun Lowell Behatokian artxibatua dago.

Programak aurkitutako asteroideak

  • 3717 Thorenia
  • 3882 Johncox
  • 3959 Irwin
  • 3961 Arthurcox
  • 4045 Lowengrub
  • 4046 Swain
  • 4048 Samwestfall
  • 4299 WIYN
  • 4300 Marg Edmondson
  • 4388 Jürgenstock
  • 4423 Golden
  • 4463 Marschwarzschild
  • 4911 Rosenzweig
  • 4912 Emilhaury
  • 5074 Goetzoertel
  • 5536 Honeycutt
  • 5567 Durisen
  • 5568 Mufson
  • 7001 Noether
  • 7368 Haldancohn
  • 7723 Lugger
  • 8059 Deliyannis
  • 8320 van Zee
  • 9143 Burkhead
  • 9144 Hollisjohnson
  • 9260 Edwardolson
  • 9261 Peggythomson
  • 19912 Aurapenenta
  • 30718 Records

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1661301
  • Wd Datuak: Q1661301