Indiana Jones

Harrison Ford aktoreak jokatu du Indiana Jonesen rola film guztietan.

Dr. Henry Walton Jones, Jr., Indiana Jones edo Indy, fikziozko abenturazalea, historiako irakaslea eta arkeologoa da, eta protagonista nagusia Indiana Jonesen frankizia. George Lucasek 1973an sortutako pertsonaia, 1930eko hamarkadan serialetan agertzen ziren heroien omenaldia da. Indiana Jones 1981n sortu zen, Raiders of the Lost Ark (Arka galduaren bila) filmean. Hurrengo filmak Indiana Jones and the Temple of Doom (Indiana Jones eta tenplu madarikatua) 1984an, Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada) 1989n, The Young Indiana Jones Chronicles (Indiana Jones gaztearen istorioak) 1992tik 1996ra, eta Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (Indiana Jones eta Kristalezko Garezurraren Erreinua) 2008an izan dira. Filmetan eta telebistako saioan ez ezik, Indiana eleberrietan, komikietan eta bideo-jokoetan ere agertu da.

Indiana Jonesen kapela eta zartailua.

Harrison Ford izan da filmetan Indiana Jonesen rola jokatu duen aktorea, nagusiki. Tom Selleck zen hasieran rol horretarako aukeratua; baina, azkenean, Magnum PI egin behar zuenez, Sellecken ordez Ford izan zen Indiana Jones. River Phoenix izan zen Indiana Jones gaztea Indiana Jones eta Azken Gurutzadan, eta telebistako saioan Corey Carrier, Sean Patrick Flanery, eta George Hall izan dira aktoreak. Doug Leek ahotsa eman zion LucasArts konpainiaren bideo-jokoetan: Indiana Jones and the Fate eta Atlantis and Indiana Jones and the Infernal Machine eta David Esch Indiana Jones and the Emperor's Tomb. Pertsonaiaren ezaugarriak Jim Sterankok asmatuak dira. Jonesen ezaugarrien artean, fedora kapela, larruzko jaka eta zarta aipatu behar dira.

Zinema adituen arabera Indiana Jonesen pertsonaia 1954ko Secret of the Incas filman Charlton Heston aktoreak antzeztutako Harry Steele abenturazalearen pertsonaian (janzkeraz nahiz izaeraz) eta Hiram Bingham estatubatuar arkeologo eta esploratzailean oinarritua legoke.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q148659
  • Commonscat Multimedia: Indiana Jones / Q148659

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 48151776830518012781
  • BNF: 15756272z (data)
  • GND: 119117398
  • LCCN: sh92001311
  • NKC: mzk20221143434
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q148659
  • Commonscat Multimedia: Indiana Jones / Q148659
  • i
  • e
  • a
Zuzendaria
Filmak
  • THX 1138 (1971)
  • American Graffiti (1973)
  • Star Wars Episode IV: A New Hope (1977)
  • Star Wars Episode I: The Phantom Menace (1999)
  • Star Wars Episode II: Attack of the Clones (2002)
  • Star Wars Episode III: Revenge of the Sith (2005)
Laburmetraiak
  • Look at Life (1965)
  • Herbie (1966)
  • Freiheit (1966)
  • 1:42.08 (1966)
  • Electronic Labyrinth: THX 1138 4EB (1967)
  • Anyone Lived in a Pretty How Town (1967)
  • The Emperor (1967)
  • 6-18-67 (1967)
  • Filmmaker (1968)
  • Bald: The Making of THX 1138 (1971)
Gidoigilea
Telebista
  • The Ewok Adventure (1984)
  • Droids (1985)
  • Ewoks (1985)
  • Ewoks: The Battle for Endor (1985)
  • The Young Indiana Jones Chronicles (1992)
  • Star Wars: Clone Wars (2003)
  • Star Wars: The Clone Wars (2008)
  • Star Wars Detours (TBA)
  • Star Wars live-action TV series (TBA)
Ikus gainera
  • American Zoetrope
  • Indiana Jones
  • Lucasfilm
  • Skywalker Ranch
  • Star Wars
    • The Star Wars Corporation
  • THX
  • Edutopia
  • i
  • e
  • a
Zuzendaria
Gidoigilea
  • Ace Eli and Rodger of the Skies (1973)
  • Poltergeist (1982, baita ekoizlea ere)
  • The Goonies (1985)
Ekoizlea
Telebista
  • Amazing Stories (1985–1987)
  • High Incident (1996–1997)
  • Invasion America (1998)
Ikus gainera