Indio Enea etxea

Indio Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′17″N 1°53′56″W / 43.32137°N 1.89879°W / 43.32137; -1.89879
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea13

Indio Enea etxea Lezon dagoen XVIII. mendeko eraikina da, Lezoko Gurutze Santuaren plazako 6. zenbakian kokatzen dena[1].

Ezaugarriak

Etxeak oinplano laukizuzena du, estalkia lau isurikoa da eta teilatua fatxadarekiko paraleloa da. Estaliaren hegalak eta estalkiak berak arotzeria fina du, landutako arburuak bai ditu. Ezkerraldean harearrizko ezproi handi bat du, haizete moduan, lehenengo solairutik abiatzen dena[1].

Beheko solairua, beste bi solairu eta ganbara ditu, azken honetan aireztatzeko baoak dituelarik. Lehenengo eta bigarren solairutan balkoiak sinpleak dira, forjazko baranda apainduekin, eta landutako harrizko mentsuletan sostengatzen dira. Fatxada nagusia harlanduzkoa da[2].

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  2. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
  3. «Indio Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65920577
  • Commonscat Multimedia: Indio Enea etxea / Q65920577

  • Wd Datuak: Q65920577
  • Commonscat Multimedia: Indio Enea etxea / Q65920577