Insalus Bandera

Insalus Bandera Donostian 2001ean eta Lekeition 2002an jokatu ziren estropada bereziak izan ziren. Taldeek ez zituzten beren ohiko kolorek erabiltzen, esate baterako. Esan bezala ideiak ez zuen jarraipenik izan eta bi ekitaldi baino ez zituen izan.

Sailkapena

Gipuzkoa eta Bizkaiako bina traineruk hartzen zuten parte traineru zein trainerillatan. Traineruei dagokienez 2001eko ekitaldirako El Diario Vasco Bandera erabili zen. Bigarren bizkaitarra zen Urdaibaik uko egin zion parte hartzeari eta beraz Isuntza sartu zen. 2002ko sailkapena berriz 2001eko Gipuzkoako Txapelketaren arabera egin zen gipuzkoarren artean, eta El Corte Ingles Banderaren arabera bizkaitarren kasuan.

Trainerillei dagokienez txapelketa probintzialak izan ziren sailkatzeko erabilitako probak.

2001

Donostiako uretan izan zen uztailaren 22an. Honako hauek izan ziren sailkapen orokorrak:

  • Trainerutan:
  1. P. Donibane Koxtape, 20:50:39
  2. Orio, 20:57:82
  3. Santurtzi, 21:08:59
  4. Isuntza, 21:21:01
  • Trainerillatan
  1. Orio, 11:35:57
  2. Zarautz, 11:52:51
  3. Santurtzi, 12:16:68
  4. Ondarroa, 12:31:45

2002

Lekeition jokatu zen uztailaren 21ean. Honako hauek izan ziren sailkapen orokorrak:

  • Trainerutan:
  1. Orio, 20:35:62
  2. Santurtzi, 20:42:61
  3. Ondarroa, 21:02:46
  4. Zumaia, 21:07:29
  • Trainerillatan
  1. Zumaia, 11:39
  2. Orio, 12:11
  3. Ondarroa, 12:22
  4. Arkote, 12:39

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259632
  • Wd Datuak: Q12259632