Ipar Atlantikoko itsaslasterra

Ipar Atlantikoko itsaslasterra
MotaItsaslaster
Geografia
Map
Koordenatuak55°N 25°W / 55°N 25°W / 55; -25
Honen parte daNorth Atlantic Gyre (en) Itzuli
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Ipar Atlantikoko itsaslasterra[1] Ozeano Atlantikoaren iparraldeko itsaslaster indartsu bat da, Golkoko itsaslasterraren jarraipen gisa ipar-mendebalderantz higitzen dena.

Irlandatik mendebalderantz, bi adarretan erdibitzen da; haietako bat hego-ekialderantz abiatzen da, eta, aurrerago, Kanarietako itsaslasterra sortzen du, Afrikako ipar-mendebaldetik igaro ondoren hego-mendebalderantz egiten duena. Beste adarrak iparralderantz jarraitzen du Europako ipar-mendebaldeko kostarekiko paraleloan. Adar horrek eragin nabarmena du kosta horretako tenperaturan eta kliman. Haren bi adar dira Norvegiako itsaslasterra eta Irminger itsaslasterra.

Golkoko itsaslasterraren jarraipentzat hartzen bada ere, badira aldeak. Golkoko itsaslasterra ozeanoaren barneko benetako ibaitzat har daiteke, inguratzen duen ozeanoko uretatik ondo definitua eta Mexikoko golkotik jotzen duten haizeek eta Mexikko golkoko tenperaturaren eta Atlantikoko tenperaturaren arteko aldeak eraginda. Ipar Atlantikoko itsaslasterra, berriz, ozeanoaren azalaren lekualdatze bat da, ur hotz eta gaziek Artikoan murgiltzean eragindako xurgapenaren ondorioz sortua.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211798
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q211798
  • i
  • e
  • a
Itsaslaster eta birak
Itsaslasterrak
Ozeano Artikoa
Groenlandiako ekialdekoa • Norvegia • Poloz haraindikoa
Agulhas • Angola • AntillakAzoreak • Baffin uhartea • BenguelaBrasil • Brasilgo iparraldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoaEkuatoreko iparraldekoaFloridaGineaGolkoaGroenlandiako ekialdekoaGroenlandiako mendebaldekoaHego Atlantikokoa • Hornos lurmuturra • Ipar Atlantikokoa • Irminger • Islandiako ekialdekoa • KanariakKaribeaLabradorLomonosov • Loop • MalvinakNorvegiaPortugal • Slope Jet • Spitsbergen
Agulhas • Australiako hegoaldekoa • Australiako mendebaldekoa • Ekuatoreko hegoaldekoa • Indiako montzoiarena • Indonesia • Kontralaster EkuatorialaLeeuwinMadagaskarMadagaskarko ekialdekoaMozambikeSomalia
Birak
Bira nagusiak
Indiako ozeanokoa • Ipar Atlantikoko • Hego Atlantikokoa • Ipar Pazifikokoa • Hego Pazifikokoa
Beste birak
Beaufort • RossWeddell

Ozeanoen itsaslasterrak