Irabazi dugu

Irabazi dugu
Jatorria
Ezaugarriak

Irabazi euskal abesti abertzalea da, Telesforo Monzónek sortutako hitzak dituena. 1978an, bi diskotan argitaratu zen: Euskaltzaindiaren Bai euskarari diskoan, Lupek abestuta, eta Urkoren Gure lagunei diskoan. Abesbatzek abestuta, ereserki itxura hartzen du.

Hitzak

Zatirik ospetsuenetariko bat besterik ez dugu aipatuko, Monzónek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako: Frantzian sortu zituen, Frantziako legean egile eskubideak egilea hiltzen denetik 70 urteko indarraldia du, eta Monzón 1981ean hil zen.[1]

« Irabazi, irabazi dugu,

odolez ta malkoz irabazi dugu.
Irabazi, irabazi dugu,
burdinen atzetik irabazi dugu.

Hi, Gudari, Herriko zaindari,
Gernikako sua begietan argi...
hau loria, Burgosko auzia,
ezpatari nausitu zaio Herria.

»
Telesforo Monzón

Erreferentziak

  1. Wikipediagileak: «Législation française sur le droit d'auteur», Wikipedia, l´encyclopédie libre. 2010-10-21ean eskuratua.

Kanpo erreferentziak

  • Bai euskarari diskoaren orria[Betiko hautsitako esteka], Badok euskal kantagintzaren atarian.
  • Gure lagunei diskoaren orria[Betiko hautsitako esteka], Badok euskal kantagintzaren atarian.
  • Abesbatza batek abestua, ereserki itxurarekin, YouTuben argitaratutako bideoan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259696
  • Wd Datuak: Q12259696