Jan Baptist Van Helmont

Jan Baptist Van Helmont
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBrusela, 1579ko urtarrilaren 12a
HerrialdeaMonarkia Hispaniko
HeriotzaVilvoorde, 1644ko abenduaren 25a (66/67 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Franciscus Mercurius van Helmont (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOld University of Leuven (en) Itzuli
UCLouvain
Tesi zuzendariaMartin Delrio (en) Itzuli
Adam Haslmayr (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria, mediku idazlea, filosofoa, fisiologoa, medikua, zientzialaria, idazlea eta alkimista

Jan Baptist Van Helmont (Brusela, 1579 - Vilvoorde, 1644), flandriar sendagilea, kimikaria eta filosofoa izan zen. Alkimiaren eta kimikaren arteko zubi gisa hartzen da Van Helmonten lana. Parazeltso suitzar sendagilearen eta alkimistaren jarraitzailea izan zen.

Kimika

Airea osatzen duten gasak bereizten eta «gas» hitza erabiltzen lehena izan zen. Iatrokimikaren oinarriak finkatu zituen, eta 1640. urte aldera, anhidrido karbonikoa aurkitu zuen, berak «basa gasa» deitu zuena. Termometro bat ere egin zuen matraze bateko uraren dilatazioaz baliatuz.

Fisiologia

Elikadura eta digestioa ikertu zituen, eta bera izan zen arazo fisiologiak aztertzeko kimikaren hastapenak erabili zituen lehena. Hil ondoren, 1648an, argitaratu zioten Ortus Medicinae liburuan bildu ziren haren lan osoak.

Lanak

  • 1621. De magnetica vulnerum curatione. Disputatio, contra opinionem d. Ioan. Roberti (...) in brevi sua anatome sub censurae specie exaratam. Parisen argitaratua
  • 1642. Febrium doctrina inaudita. Anberes
  • 1644. Opuscula medica inaudit
  • 1648. Ortus medicinae, id est Initia physicae inaudita,
  • 1670. Œuvre physique et médecine

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.