Jon Bilbao Moro

Jon Bilbao Moro
Bizitza
JaiotzaErandio, 1955eko azaroaren 5a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak

Jon Bilbao Moro (Erandio, Bizkaia, 1955eko azaroaren 5a - ) ETAko kidea zelarik 1982ko urtarrilaren 15ean atxilotu zuen Guardia Zibilak. Espainiako hainbat espetxetan eduki zuten 2010eko irailaren 13an Fontcalenteko (Alacant) espetxetik libre irten zen arte. Guztira 12.467 egun egin zituen espetxean, ia 29 urte. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideetatik garai horretararte espetxean denbora gehien egin zuen presoetakoa izan zen.

Atxiloketa

Guardia Zibilak atxilotu zuen, 1982ko urtarrilaren 15ean. 9 egun inkomunikatuta egin ondoren urtarrilaren 24an espetxeratu zuten, Carabanchelen (Madrid). Tortura fisikoak eta psikologikoak egin zizkiotela salatu zuen.

ETAko kidea izateagatik espetxe zigor bi ezarri zizkioten: bata, 4 urte, 2 hilabete eta egun batekoa, eta bestea, 26 urte, 8 hilabete eta egun batekoa. Biak bateratuta, ia 30 urteko espetxe zigorra bete zituen.

Espetxeetako ibilbidea

1982ko urtarrilaren 22a: Carabanchel
1982ko martxoa: Puerto I
1982ko maiatza: Carabanchel
1982ko azaroa: Puerto I
1983ko uztaila: Alcala-Meco
1983ko azaroa: Herrera de la Mancha
1986ko urtarrila: Alcala-Meco
1986ko uztaila: Langraitz
1988ko martxoa: Herrera de la Mancha
1989ko apirila: Sevilla II
1990ko apirila: Palma de Mallorca
1991eko apirila: Tenerife
1998ko abendua: Jerez de la Frontera
2000ko azaroa: Algeciras
2005ko otsaila: Puerto III
2006ko otsaila: Fontcalent
2010eko iraila: kalera libre irten zen Fontcalentetik

Ihesaldia Mallorcan

1991eko apirilean, Mallorcako espetxean, ihes egiten saiatu zen beste euskal preso politiko batekin batera.[1] Saiakera horrengatik 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Gainera, garai hartan jasotzen ziren erredentzioak jasotzeko aukera kendu eta horrela espetxe zigorra luzatu egin zioten.

Egoera juridikoa

1982ko urtarrilean atxilotu eta 30 urteko espetxe zigorra betetzeko, egoera normal batean 2002. urtean amaituko zukeen espetxe zigor osoa ohiko erredentzioak aplikatuta (erredentzio bereziak kontuan hartu gabe). Bestalde, erredentzioen aplikazioarekin, 1997rako zigorraren 3/4ak egingo lituzke, eta, horretara, baldintzapeko askatasunean kalera irten zitekeen urte horretarako. Erredentzioak aplikatu gabe, Espetxeetako Erakundearen arabera, 2004ko uztailean bete zituen 3/4ak. Hala ere, espetxean jarraitu zuen 2010eko irailaren 13ra arte.

Jon Bilbao Moro etxera

2007ko ekainean Jon Bilbao Moro etxera plataforma aurkeztu zen Erandion.[2]

Mobilizazio ugari egin dira Jon askatzeko.[3]

Beste eragile ugarien artean, Erandioko udalak ere Jon askatzea eskatu dio Espetxeetako Erakundeari.[4]

Fontcalentetik etxera

Jon Bilbao Moro 2010eko irailaren 13an irten zen Fontcalenteko espetxetik.[5][6]

Erreferentziak

  1. Ihes saioen gurpilean Ez dago etxean. Jokin Urain. Susa arg.
  2. Jon Bilbao Moro etxera plataforma aurkeztuko da ekainaren 20an Erandion[Betiko hautsitako esteka] etengabe
  3. Jon Bilbao Moro etengabe
  4. Erandioko udalak Jon Bilbao Mororen askatasuna eskatu du etengabe
  5. Jon Bilbao Moro, en casa tras cumplir la condena más larga[Betiko hautsitako esteka] gara.net
  6. Jon Bilbao libre! bideoa. youtube.com

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Jon Bilbao Moro: 25 años en prision[Betiko hautsitako esteka] pdf
  • (Gaztelaniaz) La familia de Jon Bilbao Moro recibió el homenaje a media vida en prisión gara.net
  • Jon Bilbao Moro etengabe
  • Jon Bilbao Moro eta bere senideak omendu dituzte ukberri.net
  • (Gaztelaniaz) Una eternidad, un reto para la sociedad vasca gara.net
  • Jon Bilbao Astrabuduarra aske geratu da 29 urte kasik espetxean egon ostean etxerat.info
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260508
  • Wd Datuak: Q12260508