Josu Abrisketa

Josu Abrisketa
Bizitza
JaiotzaUgao, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Txutxo

Josu Abrisketa Korta (Txutxo) (Ugao, 1948) bizkaitar jatorriko Kubatar enpresario eta aktibista ohia da. ETArekin harreman zuelakoan 1969an atxilotu eta Burgosko prozesuan 62 urteko kartzela zigorra jaso zuen.[1] Bera izan zen Burgosen epaiketan gazteena eta 19 urte zituela atxilotu eta krudelki torturatu zuten.

1977ko amnistia eta gero ETA politiko-militarrean aritu zen. 1984an, Frantziako Gobernuak Panamara deportatu zuten eta lau hilabete beranduago Kubara deportatu zuen eta bertan bizi da garai horretatik. Atxilotu zutenean Annie Puyó Arzeliaga Ipar Euskal Herriko abokatuarekin ezkonduta zegoen[2].

1992tik aurrera Ugao S.A. enpresaren ordezkaria da Kuban eta 2000. urtean Josu Jon Imaz, orduko Eusko Jaurlaritzako ordezkariarekin batu zen[3]. Elkarrekin agertu ziren argazkiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernuaren artean hikamikak egon ziren.

Erreferentziak

  1. Elustondo, Miel Anjel. (2011-1-16). «Josu Abrisketa: "Burgos aurre eta Burgos oste bat dago gure borrokaren historian"» Argia.
  2. https://elpais.com/diario/1982/10/24/espana/404262017_850215.html
  3. http://www.elmundo.es/elmundo/2000/02/28/espana/951754921.html

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3186111
  • Wd Datuak: Q3186111


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.