Juan Luis Zabala

Juan Luis Zabala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Luis Zabala Artetxe
JaiotzaAzkoitia, 1963ko uztailaren 24a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, blogaria, poeta eta filologoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Zilarrezko Euskadi Saria  (2017) : Txistu eta biok
    Irun Hiria saria - Euskarazko eleberria  (2016) : Txistu eta biok
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1996) : Galdu arte

Inguma: juan-luis-zabala-artetxe Literaturaren Zubitegia: 131

Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.[1]

Biografia

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian[2] eta Berrian[3] egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.

Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.

1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.

Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.

2015ean Kutxa Irun Hiria Eleberri saria irabazi zuen Txistu eta biok lanarekin.(1) Argitaratu ondoren, bigarren sari bat irabazi zuen, Zilarrezko Euskadi Saria.[4]

Idazlanen zerrenda

Narrazioa

  • Ahanzturaren artxipelagoa (1987, Elkar)
  • Gertaerei begira (1988, Elkar)
  • Sakoneta (1994, Susa)
  • Ospa (2017, Susa)

Komikia

  • Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna (Euskaltzaindia, 2019), Amaia Ballesteros marrazkilariarekin

Nobela

Poesia

"Mina hartzeko ere" liburuaren azala

Haur eta gazte literatura

Itzulpena

  • Poeta New Yorken; Federico Garcia Lorca (2003, Erein)
  • Akiles eta dortoka; Seve Calleja (2010, Alberdania)
  • Catherine Certitude; Patrick Modiano (2016, Erein)

Biografiak eta beste

  • Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003, Zumarte)
  • Maltzeta, soinu bete bihotz (2012, Trikitixa Elkartea)
  • Berri gogoa. Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak (2019, Euskaltzaindia)

Bilduma

  • Inon izatekotan (2006, Susa): Hau da bere blogean egindako artikuluek osatutako liburua.

Bloga

"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean sartuta dago.

Sariak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Berria.eus. «Juan Luis Zabalak irabazi du Kutxa Irun Hiria eleberri saria 'Txistu eta biok' lanarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  2. Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  3. Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Berria egunkaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. Berria.eus. «Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok'-ek jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  5. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Kanpo estekak

  • Juan Luis Zabala literaturaren zubitegian
  • 'Juan Luis Zabala' Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan 2944 ekarpen.
  • Juan Luis Zabala Berria egunkariaren hemerotekan. (983 ekarpen, 2019-10-05)
  • "Inon izatekotan" bloga
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12261027