Kabiezes

Kabiezesko plaza. Hor daude San Jorge Hotela eta Bizkaibus geltokia.
Kabiezesko kirol plaza.
Santurtziko Garbigunea
Kabiezesko taxi geralekuaren seinalea

Kabiezes Santurtziko (Bizkaia) barrualdean dagoen auzo bat da, herriaren mendebaldeko sarreran kokatua, Balparda-Villar igaro ondoren, eta Kuetos, Los Hoyos, Ranzari eta Pajares auzuneek osatuta. Udalerriko auzorik populatuena da.

Zerbitzuak

  • Metro geltokia
  • Autobus geralekua (Kabiezesko plazan)
  • Haurrentzako liburutegia
  • Argibideetarako ukimen-pantaila (taxi geralekuaren ondoan)
  • Kabiezesko kiroldegia eta kirol plaza (Axular kalean)
  • Merkatua eta azoka (Kabiezesko plazan)
  • Santurtziko Garbigunea (Los Hoyos bidean, hilerri ondoan)
  • San Jorge Hotela (Kabiezesko plazan)
  • Taxi aparkalekua (Kabiezesko merkatuarekiko aurrez-aurre)
  • Udaleko hilerria (Axular kalean)
  • Udal liburutegia (Antonio Alzaga etorbidean)
  • Emilia Zuza Brun ikastetxea (Axular kalean eta Kuetos auzoan)
  • Axular BHi (Axular kalean, hilerriaren aurrean)

Jaiak

Ekainaren 28an ospatzen da San Pedro-Kepa Deuna auzo honetan. Asteburu bat irauten du buruhandiekin, euskal dantzekin, kontzertuekin, herri-kirolekin eta arrekin.

Kale nagusiak

  • Antonio Alzaga etorbidea (Auzoa zeharkatzen du eta Portugaleterekiko muga markatzen du)
  • Joxe Miel Barandiaran kalea (Santurtziko erdigunera heltzen da)
  • Lauaxeta kalea (Santurtziko hedapen gunea)
  • Los Hoyos bidea (Portugaletera heltzen da)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8254469
  • Wd Datuak: Q8254469


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.