Kazakhstango geografia

Kazakhstango mapa

Kazakhstan munduko bederatzigarren estatu zabalena da, gaur egun 2,7 kilometro karratuko azalera baitu. Sarri, Asia Erdialdeko herrialdetzat jotzen da dituen lotura linguistiko, kultural eta politikoak direla-eta, batez ere SESBeko herrialde ohiekin. Baina mendebaldea Europako zati bat da, kontinentea Ural mendietan amaitzen dela esaten baita. Horrela, Kazakhstan Asia eta Europan kokatzen da, hots, Eurasian.

Estatu itsasgabetzat jotzen da, Kaspiar Itsasoa ez baitago munduko beste itsaso eta ozeanoekin lotua.

Mugak

Aral Itsasoa, duela 50 urteko azaleraren erdira txikitua.

Lehorreko mugak 12.012 km luze dira. Hauetatik:

  • 6.846 km Errusiarekin,
  • 2.203 km Uzbekistanekin,
  • 1.533 km Txinarekin,
  • 1.051 km Kirgizstanekin,
  • 379 km Turkmenistanekin.

Kazakhstanek kostalde luzea du bi itsaso itxiekin:

  • 1.894 km Kaspiar Itsasoarekin,
  • 1.070 km Aral Itsasoarekin, bi zatitan banatua.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1800196
  • Commonscat Multimedia: Geography of Kazakhstan / Q1800196

  • Wd Datuak: Q1800196
  • Commonscat Multimedia: Geography of Kazakhstan / Q1800196
  • i
  • e
  • a
Kazakhstan Kazakhstango banaketa administratiboa
Oblastak
Qalalar